GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-19
ARABA EUSKARAZ
Eguraldia lagun, milaka euskaltzale izan zen euskararen eta ikastolen aldeko jaialdi erraldoian
Arrakastatsua izan zen Armentiako basoaren eta zelaien inguruan atzo izan zen Araba Euskaraz. Eguraldiak ere lagundu zuen horretan. Akaso, euskararen aldeko jaialdiaren arrakastan eragina izango zuen joan den astean ezagutarazi eta atzo ere aipatu zuten aurkikuntzak; Iruña-Veleian euskararen lehenengo aztarnak topatu izanak, hain zuzen ere. Umeak izan ziren protagonista nagusi, kasik gune guztietan espresuki haientzako jolasak eta ekimenak prestatuta baitzeuden. Gainera, jakina da 2007ko Araba Euskaraz non egingo duten: Argantzonen.

GASTEIZ

Armentia ikastolaren aurreikuspenak aise gaindituta zeuden eguerdi alderako, Arabako euskararen aldeko jaialdiak izandako arrakastagatik. Datuak ematera ausartu ez arren, espero zutena, behintzat, bete egin zela adierazi zuten Armentia ikastolakoek; hain zuzen ere, Araba Euskaraz-en aurtengo edizioa Gasteizen antolatzeaz arduratu den ikastetxeko ordezkariek. Goizeko lehen ordurako laino ilunak azaldu baziren ere, eguzkia egun osoan Armentiako basoaren inguruan antolatutako ibilbidean jai giroaren lagun izan zen.

«Barruan daramagu» izan da aurten hamalau urte bete dituen ikastolak 2006ko ediziorako hautatu duen leloa, eta aldarrikapen horri eutsi zioten atzo milaka euskaltzalek, irekiera ekitaldian nabarmendu bezala, euskara hizkuntzaz eta kulturaz beste Euskal Herria bera baita. Armentiako Susaico elkarte aurrean egindako ekitalditxoaren ostean, ikastolako lehen belaunaldiko ikasleek ireki zuten prestatutako ibilbidea, lau kilometro ingurukoa. Lau kilometro naturarekin bat, Armentiako basoaren erdigunean eta musikaren soinuak eta jai giroaren zipriztinak nonahi aurki zitezkeela.

Edizio bat amaitzearekin batera, datorren urtekoa prestatzen hasteko garaia zabaltzen dute, eta Trebiñun dagoen Argantzongo ikastola hasiko da 2007ko Araba Euskaraz prestatzen. Izan ere, hori aditzera eman baitzuten goizean egindako ekitaldi batean; hain zuzen ere, irekiera ekitaldiaren segidakoan.

Goizeko hamarretan, ohorezko aurreskua dantzatu ostean eta agintari politikoen presentziarekin hasi zen eguna. Armentia ikastolako presidente Xabier Arrietak hitza hartu zuen, eta eskerrak eman zituen edizio honetan jasotako laguntzari esker helburutzat dituzten lanak egiteko aukera izango baitute, ikastola birmoldatzea. Alderdi politiko guztietako ordezkariak izan ziren bertan: Iñaki Gerenabarrena (EAJ), Mikel Arana (EB), Asier Harraiz eta Marije Fullaondo (Batasuna), Rafa Larreina (EA) edota Mikel Basabe (Aralar), besteren artean. Lakuako bozeramaile Miren Azkarate eta Justiziako kontseilari Joseba Azkarraga ere bertan ziren.

Euskara suspertzea Araban

Baita Juan Jose Ibarretxe lehendakaria ere. Hitza hartu zuen, gainera. Azken 30 urteotan Araban euskara suspertzearren ikastolek egindako lana goraipatu zuen. Orduan euskal hiztunak areagotzeko «helburu kuantitatiboak» jarri zituzten, eta egun «helburu kualitatiboak» jartzeko tenore eta beharra dagoela azaldu zuen. JoxAnton Artzeren esaera gogorarazi zuen Ibarretxek Arabako euskararen egoeraz hitz egin zuenean: «Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik».

Egun, herrialde horretan 24 urtetik beherako biztanleen %30 elebidunak direla nabarmendu zuen lehendakariak, eta positibotzat eta aurrerapausotzat jo zuen datu hori. Haren adierazpenak amaitutakoan, Armentia ikastolako ikasleek irekiera zinta moztu zuten. Gasteizko udal akademiako txistulariek bidea zabaltzen zutela eman zioten lau kilometroko ibilbideari lehenbiziko itzulia. Jarraian, ikastolak sortu ziren garaian egindako lanagatik lehenbizikoari eta toponimia ikertzen egindako lanagatik bigarrenari, Esther Aramendi eta Jose Antonio Gonzalez de Salazar omendu zituzten.

Egin beharrekoak eginda, lau guneak ireki zituzten. Araba Euskaraz 2006ko ikur izan den barraskiloa bezala,poliki-poliki baina etenik gabe ikus zitezkeen euskaltzaleak Armentiara bertaratzen.

Umeentzako jolasak izan ziren gehien ikus zitezkeenak nonahi: globo aerostatikoak, puzgarriak, herri kirolak, «Betizu izar artean» ikuskizuna, buruhandi eta erraldoiak, ludoteka... Gune Printzipalean elkartu zen jendetza handiena, guraso eta haur gehienak, San Prudentzioren basilikaren inguruan. Gazteen Gunean, berriz, kontzertu emanaldiak izan ziren; hala nola, Pin Pan Pun, Kokein, Berri Txarrak eta Solanos. Armentiako basoaren erdian, zuhaitzek egindako itzalpe paregabean, Familia Gunea atondu zuten antolatzaileek. Umeentzako jolasekin batera euskal okela dastatuz eta egarria hasez lasai egoteko parada izan zuten.

Armentiako belardi eta guneetatik igaro ziren milaka lagunen etorrera aurreikusi eta han eta hemen zaborrontziak aurki zitezkeen, ibilbidea eta batik bat Armentiako basoa garbi uzteko, lehen bezala. Aurreikuspenak bertaratuetako gehienek ere egin zituzten, eguraldiaren gorabeherengatik bota eta anorakak ez baitziren falta izan.

Hala ere, eta zorionez, ez zen horien beharrik izan, zipriztin bakar bat ere ez baitzuen egin. Eguna aurrera joan ahala, tonbolan eskuratutako opariz lepo itzultzen ziren familiak batik bat etxera bueltan; gazte jendea, aldiz, maldan gora kontzertuen emanaldien gunera joaten zen.

Euskarak herritar guztien laguntza eta ahalegina beharrezko dituela agerian gelditu zen Araba Euskaraz-en, baina, batik bat, urte osoan. Euskara, «barruan daramagu» eta.



Aldarrikapenak eta euskal preso politikoen aldeko elkarretaratzea
Euskararen aldeko beste jaialdietan bezala, jai giroa aldarrikapenarekin uztartu zuten. Euskal Herriko gainerako herrialdeetan egin ohi diren ikastolen jaietan bezalaxe, euskal preso politikoak aberriratzeko eta haien eskubideen aldeko protesta ere izan zen atzo Araba Euskaraz-en. 13.30 inguru egin zuten elkarretaratzea, eta dozenaka lagunek parte hartu zuten. Bestelakoak ere ikus zitezkeen ibilbidean: euskal curriculumaren eta euskararen aldeko pankartak edota independentziaren aldeko bitartekoak. -



La tómbola y los deportes rurales para los txikis, lo más exitoso

GASTEIZ

Abundante era la oferta de actividades y de servicios que los organizadores del Araba Euskaraz habían puesto en esta edición a disposición de los euskaltzales. Entre ellos, los más abundantes y variados fueron los ofertados a los más pequeños, y entre estos, los juegos rurales los que más participación y éxito recaudaron. Eran muchos los txikis que competían levantando los fardos de paja, en la prueba del yunque o con las lokotxas, pero no eran menos los que a escasos metros disfrutaban con el espectáculo de Betizu.

Sin duda alguna, la novedad de la edición de ayer del Araba Euskaraz y lo que más éxito cosechó fue la tómbola. Frente a la basílica de San Prudencio una masa de personas, casi continua, se agrupaba en torno a una txosna. Gracias a la aportación desinteresada de comercios, empresas y demás establecimientos, un regalo seguro era el que se recibía en la tómbola, a cambio de un euro. Teléfonos inalámbricos, bolígrafos, txakoli de Araba, libros, camisetas, gorros, licores, música...

El ritmo del ambiente festivo que dirigían los grupos de música Elektrotuna y Batakada también se notaron a lo largo del recorrido. Los adeptos que seguían tras ellos eran fiel reflejo del ambiente imperante.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Democracia de baja intensidad
Euskal Herria
Eguraldia lagun, milaka euskaltzale izan zen euskararen eta ikastolen aldeko jaialdi erraldoian
Euskal Herria
«Nuestra paciencia se agota, porque ésta es una agresión al proceso»
Jendartea
Tres detenciones por casos de violencia contra mujeres
Kultura
Dantzan lurra ukitu gabe
Mundua
La alta abstención eclipsa el «sí» a la reforma estatutaria catalana
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss