GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-06-19
Sökek bere lehen diskoa kaleratu du, «13 Mantracks»
·Nork bere buruarekin hitz egiteko aukera eman nahi diote entzuleriari lan horrekin

Sök talde iruindarra 1999an hasi zen lanean, baina kontzertu asko eman eta gero oraintxe iritsi da euren lehen diskoa kaleratzeko aukera Gor diskoetxearen eskutik. «13 Mantracks» du izena eta rockeko doinu indartsuak biltzen ditu. Hamahiru abestietako hitzetan hainbat gai jorratzen dituzte, baina hausnarketa pertsonalak dira nagusi.

IRUÑEA

«Nork bere buruarekin hitz egiteko hamahiru» abestirekin eta ehun bat kontzertuk emandako esperientziarekin iritsi dira Sök taldeko kideak musikaren merkatura. Euren lehen diskoak “13 Mantracks” du izena eta bertan batez ere «soinu naturala» lortu nahi izan dute, «anplifikatzailetik zuzenean ateratzen dena», alegia.

«Nahiz eta esperimentazioa bilatu, ez genuen distortsiorik nahi, gogortasuna nahi genuen», azaldu zuen taldeko Josu Yabar gitarra-jotzaileak. Horrela, 52 bat minututan indarrez beteriko hamahiru abesti bildu dituzte, metaletik gertu egon arren, rocka eta melodiak ardatz harturik.

«Zuzeneko emanaldietan diskoa ahalik eta fidelen helarazi nahi dugu. Hala ere, kontzertu bakoitzean zerbait berria ere egin ohi dugu, memento bakoitza berezia egin ahal izateko», esan zuen Ibai Goñi bateriak.

Izenburuari dagokionez, Yabarrek Mantra eta Traks hitzak elkartuta lortu dutela azaldu zuen. «Mantra ekialdeko kantu espiritualak dira eta pista kopuruarekin batu dugu, funtsean gu bizi gareneko munduko presen ondotik, armonia eta oreka helarazi nahi izan ditugu», adierazi zuen.

Hitzetan era guztietako gaiak jorratu dituzte. «Hausnarketa pertsonalak dira, kontsumismoaren, maitasunaren edo adiskidetasunaren ingurukoak, besteak beste, baina bakoitzak, noski, bere interpretazioak egin ditzake», argitu zuen gitarra-jotzaileak.

Diskoa Nafarroan bertan grabatu dute eta teknikari lanetan Iñaki Llarena eta Iñaki Mateo izan dituzte; Llarenak, gainera, estudio berberean egin du nahasketa.

Aipatu behar da diskoan baxu-jotzailea Onix Pinto musikaria izan zela, baina hemendik aurrerako kontzertu eta emanaldietan Ubaldo Puentek hartuko duela bere tokia.

Esperientzia luzea

Nahiz eta euren lehen diskoa izan, urte askoko esperientzia duen taldea da Sök. Ez dira gutxi orain arte emandako kontzertuak, baita Estatu espainolean ere, Dikers taldeko Iker Piedrafitarekin 2003an grabatutako maketari esker. 2004an, gainera, “200.R” abestia, maketako abestietako bat, hain zuzen ere, Zero Records diskoetxeak egindako “LPH & friends” bilduman ere sartu zuten.

Orain kontzertuak emateari ekin nahi diotela adierazi zuten aurkezpenean, eta irail aldera Estatu espainolean zehar bira txiki bat egiteko asmoa ere badutela gaineratu zuten iruindarrek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Democracia de baja intensidad
Euskal Herria
Eguraldia lagun, milaka euskaltzale izan zen euskararen eta ikastolen aldeko jaialdi erraldoian
Euskal Herria
«Nuestra paciencia se agota, porque ésta es una agresión al proceso»
Jendartea
Tres detenciones por casos de violencia contra mujeres
Kultura
Dantzan lurra ukitu gabe
Mundua
La alta abstención eclipsa el «sí» a la reforma estatutaria catalana
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss