GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-06-19
Bazterketa gainditzeko lan-txertatzea beharrezkotzat jo dute adituek
Egun gizartetik at geratu diren taldeak berriz ere barruan sartzeko gero eta arazo handiagoa izaten da. Talde horietako bat emakumeena da, eta lan merkatura sartzea ezinbestekoa da «bazterketaren ertzetik» ateratzeko. Lan merkatuan izateak ez du diru gehiago bakarrik ematen; gizartean parte hartzeko bide ekonomiko gehiago eta Ongizate Estatuko mesede guztietara jo ahal izateko bidea ere ematen duela esan zuten Iruñean. Orain arteko egoerak txirotasuna emakumeena bilakatzea besterik ez du ekarri adituen esanetan; hau da, emakumeen pobrezia emakumeak direlako bakarrik.

IRUÑEA

Azken mende erdian aurrerakuntza asko gertatu badira ere, emakumeek oraindik ere lan zehatz batzuk egiten jarraitzen dute; atzean geratzen diren lanpostuak, zehazki.

Horiek hala, emakume askok langabeziako sarietatik edota bestelako diru-laguntzak jasotzetik lortutako diruarekin bizi behar dute, eta kasurik onenetan ondoren etxeko lanak egiteagatik jasotzen duten soldata urriarekin batu ditzakete. Ondorioz, egungo arazorik larriena erretirora iristen direnean agertzen da; izan ere, orduan konturatzen dira ezingo dutela dirurik jaso gizarte segurantzan kotizatu ez dutelako.

Horrek guztiak oso panorama itxusia irudikatzen du, eta izena ere badu; gizarte baterketa, alegia.

Ezin daiteke ahaztu egungo gizartean lana edukitzea pertsonak gizarteratzeko modua bilakatu dela, eta, ondorioz, «txertatze soziala lortzeko ia ezinbestekoa da lan-txertatzea». Hori da, behintzat, orain gutxi Iruñean Gaztelan Fundazioak antolatutako «Bazterketaren ertzean dauden emakumeak» izeneko jardunaldietan entzun ahal izan zena.

Jardunaldietan, lehen-lehenik azken mende erdian aurrerakuntza asko gertatu direla aipatu zuten. Aurrerapauso horiek, hala ere, osasunaren, hezkuntzaren eta emakumearen arloetan izan dira; beste zenbait eremutan, aldiz, hala nola, boterean eta erabakiak hartzeko eremuan, indarkerian, familiako erantzukizunen banaketan, kulturan, politikan, lanean eta gizarte parte-harzean oso aurrerapauso txikiak eman dira edota desoreka handiekin.

Datuetara jota eta Biztanleria Aktiboaren Inkesta eta Eustatek egiten duen Jarduerarekin Zerikusia duenBiztanleriaren Inkesta kontuan hartuta, iaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 16 urtetik gorako hamar emakumetik lauk bakarrik izan zuten lanposturik.

Iaz, gainera, emakumeen jarduera %0,6 jaitsi zen 2004 urtearekin alderatuta. Emakundek egin azterketa baten arabera, gizonezkoek baino diru gutxiago jasotzen dute, gainera; urteko 3.000 eta 10.000 euro artean zehazki. Hala, emakumeen langabezia hiru herrialdeetan %57 izan zen 2005ean.

Nafarroan ere egoera antzekoa da. 2006ko lehen hiruhilekoan, esaterako, emakumeen %7,95 langabezian zeuden; eta gizonezkoak, berriz, %5,13 izan ziren lanik gabe.

Emakumeak, pobreagoak

Horrek guztiak txirotasuna emakumezkoena bilakatzea ekarri du Gaztelanen ustez, hau da, «emakumezkoak gizonezkoak baino txiroagoak dira, eta zergatik? Emakumezkoak direlako bakarrik».

Arrazoiak askotarikoak dira: lanen epealdi murritzak, sexuaren bidez egiten diren bereizketak edo etxeko lanak banatzeko egiten diren aurrerakuntza eskasak.

Alde horretatik, emakumezkoen soldata nagusi den etxeetan txirotasuna areagotu egiten da. Batetik, etxe horietan normalean lan egiten ez duen jende gehiago bizi da, umeak edota pertsona helduak adibidez; emakumezkoen soldatak baxuagoak dira; eta andreek, gainera, etxeko lanak ere euren gain hartzen dituzte gehienetan. Aipatu moduan, jardunaldietan lan merkatura sartzea ezinbestekotzat jo zuten Iruñean, modu horretan emakumea gizarteratzea bermatu ahal izateko.

Noelia Igareda SURTeko eta Lan Txertatzearen aldeko Emakumeen Elkarteko kideak fenomeno berri horri aurre egiteko tresna nagusia lan merkatura txertatzea dela esan zuen, horrek emakumeei Ongizate Estatuko mesedeez baliatzeko aukera emango baitie. Baina hori lortzeko ezin ahaztu daiteke emakumea ama ere badela, eta familia bizitza eta lana elkartzeko ezintasunak asko direla.

Neurri zehatzak

Igaredak Estatu espainolean, adibidez, bi eremuak adiskidetzeko hainbat neurri hartzen dituztela ere esan zuen, baina ez direla nahikoak. Haurtzaindegi publikoen zerbitzuak sustatzen dituzte, enpresetan ere haurtzaindegiak sortzeko ahaleginak egiten dituzte eta lan egiten duten emakumeei hilabe- tero 100 euroko laguntzak ematen dizkiete, baina hori guztia ez da nahikoa «familia eredu ezberdinak eta gurasobakarreko familiak babesteko neurriak hartzen ez badira edo zainketa eta etxeko lanak babestu eta aitortzen ez badira».

Arazo horietaz guztietaz ohartuta, elkarte asko ari dira lanean «bidegabekeria» hori gainditzeko. Horietako batzuk Iruñean izan ziren Gaztelanek antolatutako jardunaldietan. Bartzelonako Raval auzoan sortutako Raval Text enpresa da horietako bat.

Txertatze lanetan aritzen da enpresa hori, eta partikularrekin eta moda enpresekin egiten du lan. Enpresan, alde batetik, arropen konponketan egiten dute lan, eta, bestetik, formazioan, hau da, jantzigintza industrialarekin zerikusia duten profil profesionalekin ikustekoa duten eremuetan ikastaroak egiten dituzte.

Raval Texten, batez ere, 45 urtetik gorako emakumeei, genero indarkeria jasan dutenei, gurasobakarreko familia osatzen dutenei edo immigranteei ematen diete lan soldata duin bat jaso ahal izateko. Eta horrekin batera formazioan ere egiten dute lan.

Beste kasu bat Genera & Enlaces enpresarena da, eta hezkuntzan egiten du batez ere lan; sukaldaritza lantegi edo komunikazio lantegietan, adibidez. Horrakoan gizarteratzea sustatu nahi dute batez ere, eta Madrilgo Alcobendas herrian egiten dute lan. Aipatu moduan, emakumezkoak gizarteratu nahi dituzte haiek hezita, ondoren euren buruaren jabe izan daitezen.



Transforma, una empresa de Atención a Domicilio
Trasforma también estuvo presente en las jornadas «Mujeres al borde de la exclusión». Se trata de una empresa de Fundación Gaztelan y trabajan en dar servicios a personas dependientes, entre otros. Así, facilitan la conciliación de la vida personal, familiar y laboral de las personas que acuden en su ayuda, y mejoran las condiciones laborales de los trabajadores familiares. Transforma cuenta ya con 27 trabajadores y la mayoría son mujeres. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Democracia de baja intensidad
Euskal Herria
Eguraldia lagun, milaka euskaltzale izan zen euskararen eta ikastolen aldeko jaialdi erraldoian
Euskal Herria
«Nuestra paciencia se agota, porque ésta es una agresión al proceso»
Jendartea
Tres detenciones por casos de violencia contra mujeres
Kultura
Dantzan lurra ukitu gabe
Mundua
La alta abstención eclipsa el «sí» a la reforma estatutaria catalana
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss