GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-06-19
- Suitzako Itzulia
Ullrichek pronostikoak bete ditu eta elastiko horirik gabe utzi du Koldo Gil
·T-Mobileko alemaniarrak berriz erakutsi du sasoi bete-betean iritsiko dela Tourrera

BERNA

Koldo Gil burlatarrak ezin izan zion eutsi Suitzako Itzuliko lidergoari azken eguneko erlojupekoan. Jan Ullrich alemaniarrak beste erakustaldi bat eman zuen Kezers eta Berna arteko 30 kilometroetan, eta 2004an bezala, garaitu egin zuen. Koldo Gilek minutu bat eta 14 segundo galdu zituen helmugan, eta azkenean meritu handia duen bigarren postuan amaitu du proba.

Bestalde, Ullrich Tourrera bikain iritsiko da. Italiako Giroa kilometroak hartzeko erabili zuen, baina probako erlojupeko luzean maila oso ona eman zuen maiatz erdialderako. Garaipen hari Suitzako Itzulian azken etapa eta itzulia gehitu dizkio orain, eta bere urterik onentsuenetako sasoi maila harrapatu duela dirudi. 1997an irabazle eta Armstrongen atzetik hiru aldiz bigarren izandakoak ­Rijsen atzetik ere bai beste behin­ esamesak isildu nahi ditu behingoz aurtengo Tourrean.

Eguraldi lardatsa

Sekulako euri-jasaren azpian, hasiera-hasieratik nabarmendu zen Jan Ullrich. Errepide bustiak arriskatzeko aukera askorik ematen ez zuen arren, T-Mobileko alemaniarrak hil edo bizi jo zuen lehen kilometrotik, erlojuaren aurka Koldo Gil eta Jorg Jakshe baino askoz hobeto moldatzen dela jakinda.

Lehen mugarrirako tarte handiak atereak zituen Ullrichek. Jorg Jaksche herrikidea uste baino askoz okerrago aritu zen eta lan-erditan minutu inguru galdua zuen. Wurthekoa menderatuta, lehia Ullrichen eta Gilen artean gelditu zen. Ibilbidearen lehen zatia gaindituta, Koldo Gilek 35 segundoko galera pilatu zuen eta bigarren tartean lan bikaina egin beharra zeukan nafarrak.

Euskal Bizikletako erlojupekoan egindako bigarren zati ederrak baikor izateko arrazoiak ematen zizkion Saunierrekoari, baina Ullrichek tarteak nabarmen handitu zituen helmugan. Ordura arte Cadel Evansena zen denborarik onena 23 segundoan hobetu zuen eta Viciosori 31 sartu zizkion; 1.14 Gili eta 1.22 Jakscheri.

Sailkapen nagusian, Ullrichek 24 segundoko aldearekin lortu du garaipena Suitzan Gilen eta Jakscheren aurretik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Democracia de baja intensidad
Euskal Herria
Eguraldia lagun, milaka euskaltzale izan zen euskararen eta ikastolen aldeko jaialdi erraldoian
Euskal Herria
«Nuestra paciencia se agota, porque ésta es una agresión al proceso»
Jendartea
Tres detenciones por casos de violencia contra mujeres
Kultura
Dantzan lurra ukitu gabe
Mundua
La alta abstención eclipsa el «sí» a la reforma estatutaria catalana
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss