GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-06-19
Patxi Salaberri - UPVko irakaslea
Beleiatik hona

Bitxia da. Baina ez dut ikasten. Badakit egunkari batetik, edozein gai delarik, presakako iritziak eskatzen dizkizutenean, garbi eta, batez ere, motz eman behar dela erantzuna.

Ez da hori niri gertatu ohi zaidana, ustekabean harrapatu izanak, gaiak sortzen duen pasionamenduak, ohitura txarrak edo dena delakoak luze mintzatzera eramaten bainaute betiere. Eta gero, noski, gerokoak: kazetariak laburtu egin behar izaten ditu esandakoak eta, txarragoa dena, presaka laburtu. Gainera, jende gehiagoren adierazpenak jaso eta ezkontzean, balorazioen ikuspegia biribilagoa edo izan dadin, bakoitzak esandako nabarmenena edota desberdina dena baino ez da islatzen paperean. Ohikoa da hurrengo egunean, adierazpenak irakurtzean, distrofiaren bat atzematea hesteetan.

Ildo horretatik, bada, Iruña-Beleian aurkitutako euskal hitzak direla eta, pare bat gauza ekarri nahi nuke hona, oraingoan, hitz egin beharrean, hitzak idatziz. Ea kontuak ez diren hain deskontestualizaturik geratzen.

Lehena, guztiz pozgarria dela aurkikuntza, bai zientziaren aldetik eta bai gizartearenetik ere, gure garaiaren lehen hamar mendeetan ia biluzik egotetik gure historiaren jantzia eta hizkuntzarenarena gero eta ehunduago ikustera igarotzen ari baikara. Eta non eta Arabaren bihotzean aurkitutako lekukoen bitartez, hain zuzen.

Baina, hori aitortu ondoren, komenigarria zaigu baldekada bat ur hotz, berri on hauen digestioaren efektupeko biao goxoak gogoa ilun ez diezagun. Zeren eta batzuetan, telebistako Natura programen ondorio narkotizatzailea izan de- zake arbasoen argazki-albumari begira geratzeak.

Aurkikuntza arkeologiko hauek nolakoak ginen, non, noiz, nola eta zertan geunden, nola mintzatzen ginen, zertan sinesten genuen eta mila galdera gehiago argitu baditzakete ere, gogoratu behar da erronka au- rrera begira dugula orduko euskaldun haien ondorengook.

Ez digu ezertarako balioko Europako zaharrenak garela jakiteak, egun ez bagara ordudanikako hizkuntz lekuko hura gure ondotik datozenen eskura pasatzeko gai.

Milaka hizkuntza galduko bide dira hurrengo urteetan munduan; eta ez hiltzeko gogoa dutelako, hemen Araban bertan jasaten ditugun presio glotozidak bezalakoek itotzen dituztelako bai- zik. Ezaguna da glotofago modernoek oso ondo ikasi dutela euren asmoak hizkuntzen maitasunaren itxurapean ezkutatzen. Eta prest egon daitezke hizkuntza baten iragana gurtzeko, hizkuntza horren normal- kuntzak beharko lituzkeen koipeztatzeak ukatzen dituzten bitartean. Are gehiago, zenbaitetan ­ez dugu urrunegira joan behar horretaz jabetzeko­ lehenaldiaren goreste eta sustatzearekin zuritzen dituzte normaldu gabeko hizkuntzaren aurkako poli- tika bortitzak.

Lovelocken hitzetan, gizadia bera ere suntsituko dugu mende baten epean. Kasu horretan hizkuntz ekologiak, beste gabe, ezer gutxi luke egiteko. Dena den, ginenaren ezpaleko garela era-kutsiko badiegu hurrengo mendeetako arkeologoei, geure hizkuntzari eta nortasunari eusteko obligazio moral, etiko, historikoare- kin segitu behar dugu euskaldunok. Apokaliptikoegia ez den patua, edonola ere. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Democracia de baja intensidad
Euskal Herria
Eguraldia lagun, milaka euskaltzale izan zen euskararen eta ikastolen aldeko jaialdi erraldoian
Euskal Herria
«Nuestra paciencia se agota, porque ésta es una agresión al proceso»
Jendartea
Tres detenciones por casos de violencia contra mujeres
Kultura
Dantzan lurra ukitu gabe
Mundua
La alta abstención eclipsa el «sí» a la reforma estatutaria catalana
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss