GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-06-25
Errusiako eremu askotara hedatuko du gerra Txetxeniako buruzagi berriak
Moskuk bere aurrekoa hil eta astebetera lehen azalpenak eman ditu Doku Umarov Ichkeriako presidente berriak. Txetxeniako erresistentziaren buruzagiak gerra Kaukasoko beste herrietara ez ezik «Errusiako eremu askotara ere» hedatzeko asmoa azaldu du. Hori bai, zibilei ez erasotzeko aginduari eutsiko diola iragarri du Umarovek. Bide batez, garai honetan okupatua egonagatik Txetxenia Estatu independentea dela aldarrikatzen du presidenteak.

MOSCU

«Uda honetan antolakuntza lanak amaitzeko asmoa dugu, eta orduan gure gudu-operazioak zabaltzeko prest egongo gara, ez soilik Kaukasora, baita Errusiako eremu askotara ere», azaldu du Doku Umarov Ichkeriako presidente berriak.

Errusiako zerbitzu sekretuek Abdul-Karim Saidulaiev hil eta kargua hartu zuenetik erresistentziako buruzagiaren lehen adierazpenak ditugu horiek; daymokh.org web guneak eman ditu argitara.

Presidente berriak Aslan Masjadov eta Saidulaiev bere aurrekoen estrategiarekin bat egiten du, eta erresistentziak zibilei ez diela eraso egingo ziurtatu du komunikatuan.

«Zibilen aurkako erasoak debekatu egingo ditut, baina estatus zibila gure aurka egiteko erabiltzen dutenek ez dute gure erasoetatik inolako babesik izango», gaineratu du.

Hori horrela, Errusiarekin kolaboratzen duten txetxeniarrak hiltzeko komando bereziak eratzeko erabakiaren berri eman du Umarovek. «Erresistentziaren sei fronteetan, gudari prestatuenak aukeratu ondoren, txetxeniar traidoreen artean gorrotatuenak garbitzeko komando bereziak eratu ditugu», azaldu du. Ramzan Kadirov lehen ministroaren milizia beldurgarriek (kadirovskiek) bere gain hartu dituzte Saidulaieven eta haren aurrekoaren, Masjadoven, hilketak. Bide batez, okupazio indarren gerra-kriminalen aurka Shariako Auzitegiak «heriotza-zigorra» ezarri duela gogora ekarri du.

Saidulaievek erakutsi zuen asmoarekin bat egiten du, gainera, bere ondorengoak. «Txetxeniarrak ez dira Errusiaren asmo inperialisten aurka borrokan diharduten bakarrak». Aitzitik, «Kaukasoko herrien seme kutunenek bat egin dute Kaukasoko Frontean», azaldu du azkenik.



1997ko bake akordioa berretsi du
Umaroven iritziz, Txetxeniak Estatua izaten jarraitzen du, okupatua badago ere. Horrela, bada, bi aldeek 1997an Jassaviurten sinatu zuten bake akordioa aldarrikatu du. Era berean, bi aldeen arteko harremanen oinarria nazioarteko eskubidea izan behar dela ohartarazi du presidente berriak. -



Un hombre de acción en el convulso escenario checheno
| PERFIL |
Doku UMAROV

Edad: 42 años.

Lugar: Achjoi Martan, localidad situada en el oeste de Chechenia.

Historial: Fue director del Consejo de Seguridad bajo la presidencia de Masjadov entre 1997 y 1999.

Cargo: Comandante de la resistencia y vicepresidente de Ichkeria hasta la muerte de Abdul-Karim Saidulaiev.

Hombre de acción, más militar que político, Doku Umarov dirigió el Consejo de Seguridad de la Chechenia independiente bajo la presidencia de Aslan Masjadov entre 1997 y 1999. Desde ese cargo, hubo de protagonizar la lucha contra la oposición islamista, dirigida por Shamil Basayev, que desmbocó en los trágicos enfrentamientos en la ciudad de Gudermes en 1998.

En la segunda y actual guerra ruso-chechena, Umarov luchó codo a codo junto al comandante Ruslan Guelaiev y le sustituyó en la dirección de su frente tras su muerte, en el invierno de 2004, a manos del Ejército ruso en Daguestán.

Como Masjadov, Guelaiev y su antecesor en la presidencia, Saidulaiev, Umarov se ha opuesto siempre a acciones que tengan como objetivo a la población civil, entre ellas los secuestros de Dubrovka y de Beslan, reivindicados por el comandante Basayev.

No obstante, comparte con el líder islamista checheno la conveniencia de la estrategia de llevar la guerra chechena no sólo al Cáucaso sino al interior de Rusia y las críticas a la comunidad internacional.

En definitiva, la resistencia chechena fía su más que segura pervivencia a un militar. No corren tiempos para la política en la Chechenia ocupada. -

Dabid LAZKANOITURBURU


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Decretan prisión para seis detenidos más y confinan en París a Madariaga
Euskal Herria
Secciones de UGT-Navarra abogan por suscribir el manifiesto de los sindicatos
Euskal Herria
«Euskal Herria es una, el conflicto es uno y la mesa debe ser una»
Kirolak
Suecia le abre la puerta de Berlín a un poderoso anfitrión
Euskal Herria
La solidaridad con los presos pudo más que el blindaje de la muga
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss