GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-25
Eztabaida desitxuratzen ari direla salatu du Errausketaren Aurkako Plataformak
Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak beste behin egungo eztabaida errausteko plantaren kokapena baino zaborren tratamendua dela adierazi zuen. Agintarien jarrera salatu zuen eta dei egin zien herritarren hitza entzun dezaten. Osoko bilkurari dagokionez, gertatutakoa Udalaren ardura izan zela esan zuten.

DONOSTIA

«Agintariek kokaguneen gaineko eztabaidetan barneratu nahi gaituzte eta hor ez dago gakoa, hondakinei ematen zaien tratamenduan baizik», horixe adierazi zuen Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak atzo eman zuen prentsaurrekoan. Aipatu plataformako bozeramaile Mikel Izagirrek adierazi zuenez, agintariek jakin badakite alternatibak badirela «eta hobeak, gainera; errausketa metodorik kaltegarriena, jasanezinena eta garestiena» baita, haren esanetan.

Plataformako kideek haserrea erakutsi zuten, hasieran plataformaren aurkako jarrera erakutsi eta pasa den ostegunean egin zen osoko bilkuran errauste-planta Igoin-Azpi eremuan jartzearen alde botoa eman zuen PSE alderdiarekin; «hitzetatik ekintzetara pasatzeko garai da». Hala, Odon Elorza alkateari zuzendu zitzaizkion: «Errausketaren aurka badago, erraza du, bultza ditzala Donostiako Ingurumen Batzordeko aholkularitzak onartuak dituen biltze selektibo saioak eta bertan bildutako zati organikoaren konpostajea».

Plataformak sektoreko enpresarien presio era salatu zuen. «Enpresa horien inposizioa argia da; Gipuzkoako zaborren kudaketea dena delakoa izanda ere, modu handikian izan behar du», salatu zuen. Hala, azpiegitura handiak nahi dituztela azaldu zuten; izan ere, horrek «beren eraikuntzako etekin handiez gain, garraio eta mantenimendu eskaera handia» dakar.

Beren esanetan, ez dituzte kontuan hartzen zabor kopuru handiak puntu batean biltzeak dakartzan ondorio kaltegarriak, «bai eta erraustea ez den sistemen kasuan ere». Inguruari eragiten ez dioten instalazio txikiak egokiagoak direla gogorarazi zuten, modu horretan, gainera, herritarrak zaborren tratamenduan ardura hartzea errazagoa dela adierazi zuten.

Herritarren partaidetzari dagokionez ere gogor salatu zuten beste behin herritarrek errausketaren aurka erakutsitako jarrera ez aintzat hartzea. «Joan den ekainaren 10ean egin zen manifestazioan ere milaka pertsonak eskatu zuten herritarren hitza entzuteko eta erreferenduma egiteko», nabarmendu zuen, orain artekoan herritarren gehiengoak errausketaren aurkako jarrera erakutsi duela esatearekin batera. Hori horrela, eta herritarren hitza aintzat hartua ez den bitartean, orain arte bezala mobilizazioekin jarraitzeko asmoa erakutsi zuten plataformako kideek.



«Udala da osoko bilkuran izan ziren istiluen erantzulea»

M.E.
DONOSTIA

Koordinadorak osteguneko osoko bilkuran izandako istiluak eta agintariek egindako adierazpenak salatu zituzten. «Aldez aurretik prestatutako jokaera biolentoa izan genuela esan dute, eta hori ez da inondik benetan gertatu zena», salatu zuen.

Beren esanetan, jendearen jarrera aldatu zuena 400 bat pertsona ingururi pleno aretora sartzeko aukera ukatu izana izan zen: «Aldez aurretik guztiak sartu arte plenorik ez zela hasiko esan baitziguten». Hala, plenoan gertatutakoaren ardura osoa Udalarena izan zela adierazi zuten.

Era berean, eta osoko bilkura bertan behera geratu ostean erabakia hartzeagatik eta jendearen parte hartzea eragozteagatik, plenoaren erabakia errekurritzea aztertzen ari direla esan zuten. Gainera, hautatutako lekuaren kontra ere alegazioak jarriko dituztela adierazi zuten, «astakeria» baita.

Baga Boga dimisio eske

Baga Bogak bere kontra egindako adierazpenak salatu zituen, eta inork ez zuela inor «manipulatu» gaineratu. «Barruan gordetako amorru asko zegoen han, ezkutuka erabakia hartu zutelako, hain justu». Alde horretatik, zinegotzi guztien dimisioa eskatu zuen eta EBko Duńike Agirrezabalari (Baga Bogaren hiru eserlekuetako bat okupatzen du) zuzendu zitzaion: «Errausketaren aurka azaltzen da, baina kezkatuago dago Baga Bogako kideen izaera demokratikoagatik».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Decretan prisión para seis detenidos más y confinan en París a Madariaga
Euskal Herria
Secciones de UGT-Navarra abogan por suscribir el manifiesto de los sindicatos
Euskal Herria
«Euskal Herria es una, el conflicto es uno y la mesa debe ser una»
Kirolak
Suecia le abre la puerta de Berlín a un poderoso anfitrión
Euskal Herria
La solidaridad con los presos pudo más que el blindaje de la muga
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss