GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-25
ARBIZUKO BESTAK
«Sanjanak», mahai eta ermita artean ospatzen dira
·Aurten, iazko arrakasta ikusirik, bigarren urtez antolatu dute emakumeen afaria

Arbizuko jaietan gosari, askari eta afariak egiteko dagoen ohitura dela-eta, inguruko askok sanjoanei «sanjanak» deitzen die. Iazko arrakasta ikusirik, gainera, aurten ere bigarren emakumeen afaria antolatzeko ez dute inolako zalantzarik izan Arbizun.

ARBIZU

Aspalditik ezaguna da, bai inguruko herrietan baita harago ere, Arbizuko jaietan jan-edanak nolako harrera duen herritarren artean.

Horren erakusgarri dira AATE izenez ezagutzen dituzten gosari eta askariak, baita egunero herriko plazan egiten dituzten afariak ere.

«Arbizuko jendea etxean gelditu gabe, kalera atera eta festan parte har zezan hasi ziren egiten», azaldu digu jai batzordeko kide Aintzane Leizak, baina gaur egun ere arrakasta handia duela gaineratu du jai batzordeko kideak.

Horrekin, asteburuaz gain, astean zehar ere jendeak festez goza dezan lortzen dela aitortu zigun, izena aurrez eman behar denez, ez baitago atzera egiterik.

Gustu guztietarako ekintzak prestatu dituztela nabarmendu zigun Leizak, nahiz eta haren esanetan San Joan bezpera den egunik handiena.

Berritasunak

Aurtengo berritasuna ez den arren, bigarren aldia baino ez du emakumeen afariak, baina iazko arrakasta ikusirik, aurten antolatzeko ere ez dute inolako zalantzarik izan.

Aintzane Leizak esandakoaren arabera, emakume asko herriko jaietan oso gutxi irteten da, eta horientzako egin zuten batez ere emakumeen afaria bigarren aldiz.

Berritasunetako beste bat asteartean egingo den bertso afariaren formatua da. Orain arte bi bertsolari ekartzen zituzten mahaiz mahai abesten joateko, eta aurten lau ekarriko dituzte.

Dema moduko bat

Bikote bakoitza gelaren alde banatan jarrita, dema moduko bat egingo dute elkarri eraso egiteko. Gaur, bestalde, trikitixa eta pilota partiduak izango dira Arbizuko jaietan.

Egitaraua

Igandea 25

13.00: Trikiti jaialdia. Ordu berean afizionatuen arteko pilota partidak jokatuko dira kiroldegiko frontoian.

18.00: Gorriti eta bere animaliak izango dira.

19.00: 2. mailako txapelketari dagokion aizkora apustua.

20.00: AATE Arbizuarron hitza elkartean.

20.30: Dantzaldia Gau-Bela taldearekin. 00.00etan berriro hasiko da.

Astelehena 26

10.30: Arbizuko pilota txapelketako finalak kiroldegiko frontoian.

14.15: Mariatxiak.

17.00: Mus txapelketa hasiko da or du honetan.

19.00: Zirku antzerkia Niko Costriniren eskutik.

22.00: Mariatxiak.

Asteartea 27

12.00: AATE Askatasuna elkartean.

12.30: Kalderete lehiaketa.

15.00: Herri bazkaria plazan.

17.00: Jolasak eta ludoteka.

19.30: Zetreria ikuskizuna.

20.00: AATE eta enkartelada.

21.00: Bertso afaria.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Decretan prisión para seis detenidos más y confinan en París a Madariaga
Euskal Herria
Secciones de UGT-Navarra abogan por suscribir el manifiesto de los sindicatos
Euskal Herria
«Euskal Herria es una, el conflicto es uno y la mesa debe ser una»
Kirolak
Suecia le abre la puerta de Berlín a un poderoso anfitrión
Euskal Herria
La solidaridad con los presos pudo más que el blindaje de la muga
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss