GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-25
PPren laguntza lortzen saiatuko dela berretsi du Zapaterok

MADRIL

PSOEko Batzorde Federaleko bileran parte hartu zuen atzo Jose Luis Rodriguez Zapaterok, eta bere hitzaldian Euskal Herrian «bakea eta bizikidetza demokratikorako akordioa lortzea» lehenengo helburu duela esan zien haren alderdikidei.

Bide horretan, berebiziko garrantzia eman zion Zapaterok PP eta PSOEren arteko elkarlana berreskuratzeari. «Gai askotan bion artean desadostasunak izatea gauza normala da, baina ziur nago indakeria amaitzeko bidean bi alderdiok elkar ulertzeko esparrua lortuko dugula, hori baita espainolek merezi dutena», adierazi zuen hitzaldian.

Oraingo agertokia «egonkortzea» erronka dela gaineratu zuen Zapaterok: «Itzulezin, indartsu, behin-betiko bilakatu behar dugu». Eta hori lortzeko «guztien ahalegina» beharko dela aipatu zuen, eta zehaztapen bat gaineratu:«Horretarako, gu gara gehien ahalegindu beharko garenak, eta egin egin be- har dugu».

Jose Luis Rodriguez Zapateroren hitzetan, «bakean pasatzen den egun bakoitzak bakearen arrakasta suposatzen du».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Decretan prisión para seis detenidos más y confinan en París a Madariaga
Euskal Herria
Secciones de UGT-Navarra abogan por suscribir el manifiesto de los sindicatos
Euskal Herria
«Euskal Herria es una, el conflicto es uno y la mesa debe ser una»
Kirolak
Suecia le abre la puerta de Berlín a un poderoso anfitrión
Euskal Herria
La solidaridad con los presos pudo más que el blindaje de la muga
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss