GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-25
Otegiren hitzaldia bakeari buruzkoa zela argudiatu dute
·«Bake prozesuaren barruan» kokatu dute antolatzaileek Bartzelonako ekitaldia

Tribuna Barcelonan Arnaldo Otegik eman behar zuen hitzaldia «bake prozesuaren barruan» kokatu zuten antolatzaileek, Grande-Marlaskaren debekuaren aurrean atzo aurkeztu helegitean. Bertan, Otegi partikular gisa gonbidatu zutela jakinarazi zuten, eta ez Batasunaren bozeramaile gisa. Epaileak kontrakoa ziurtatu zuen.

BARTZELONA

Tribuna Barcelona eztabaida foroan, “El Periódico de Catalunya”k antolatuta, Arnaldo Otegik eman behar zuen hitzaldia debekatu zuen Fernando Grande-Marlaska epaileak herenegun. Erabaki horren au- rrean helegitea aurkeztu zuten atzo antolatzaileek, eta, bertan, hitzaldia «bake prozesuaren barruan» kokatu zuten.

Hortaz, argitu zuten Otegi partikular gisa zegoela gonbidatuta, ez Batasunaren bozeramaile gisa, eta gonbidapena «elkarrizketan duen parte hartzearekin» lotu zuten.

Iritzi egoera sortzea helburu

Grande-Marlaskak, berriz, Otegik «ezker abertzalearen bozeramaile gisa» hitz egingo zuela adierazi zuen debekua argudiatzeko, eta, horrela, urtarrilaren 17an Batasunaren ekimenen debekua luzatzeko emandako aginduarekin lotu zuen Bartzelonako hitzaldia.

Helegitean, bihar Bartzelonako Hotel Palacen egitekoa zen mintzaldia Batasunaren ilegalizazioaren ondorioz debekatutako ekimenen barruan ez zegoela adierazi zuten antolatzaileak. Gainera, debekuaren berri izan ostean bertan behera utzi zuten hitzaldia «iritzi egoerak sortu eta sendotzea helburu duten ohiko hitzaldien artean bat gehiago» dela aditzera eman zuten.

Aipatzekoa da Kataluniako Parlamentuan ordezkatuta dauden alderdi politiko guztien ordezkariak, baita herri administrazio guztietakoak ere, Tribuna Barcelonaren Zuzendaritzan daudela. Hitzaldiaren leloa «Prozesu demokratiko eta nazionalaren alde» zen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Decretan prisión para seis detenidos más y confinan en París a Madariaga
Euskal Herria
Secciones de UGT-Navarra abogan por suscribir el manifiesto de los sindicatos
Euskal Herria
«Euskal Herria es una, el conflicto es uno y la mesa debe ser una»
Kirolak
Suecia le abre la puerta de Berlín a un poderoso anfitrión
Euskal Herria
La solidaridad con los presos pudo más que el blindaje de la muga
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss