GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > Motor 2006-06-25
- Motoziklismoa: GP motoak
Haydenek sendo jarraitzen du lider Assenen irabazita
·Colin Edwars pilotu estatubatuarra azken bihurgunean erori da lasterketa buruan zela

ASSEN

Honda etxeko Nicky Hayden pilotu estatubatuarrak sendo jarraitzen du GP Motoen mailako lidertzan, atzo Assenen jokatu zen Herbehereetako sari nagusian irabazle aterata. Hala ere, zortedun izan da GP mailako liderra, Yamaha etxeko Colin Edwars erkidea baitzen lasterketa buruan azken bihurgunean erori zenera arte. Bestalde, podiuma Kawasakirekin parte hartzen duen Shinya Nakano japoniarrak eta Hondako pilotu Dani Pedrosa kataluniarrak osatu dute. Azken postutik atera den Rossi doktoreak, aldiz, zortzigarren postuan amaitu du atzetik aurrera egindako lasterketa.

Lasterketa hasieratik erabakita geratu da. Hayden eta Edwarsekin batera, hirukote estatubatuarra osatu eta Suzuki taldeko John Hopkinsek alde egin du Pedrosa, Stoner eta enparauengandik, eta berehala hiruzpalau segundoko aldea ezarri dute. Horien orpotik, Shinya Nakano, Casey Stoner eta Dani Pedrosak osatu taldea zetorren, Marco Melandri inguruan zela; japoniarrak alde egiten zuen beste bi kideengandik.

Atzetik, berriz, Valentino Rossik Loris Capirossi gainditzen zuen eta Ducatiko pilotu italiarra lasterketatik kanpora geratu zen memento batean, nahiz eta berriro itzuli zen lasterketara. Ikusitakoaren arabera, Capirossiri erasan handiagoa egin dio joan den igandeko kolpeak Rossiri entrenamenduetan izandako hautsiak baino.

Hayden eta Colins aurrera

Lasterketak aurrera egin ahala, Hopkinsek erritmoari ezin izan zion eutsi, eta atzean geratzen joan zen apurka. Atzetik, berriz, Nakanok hanka egin zuen Pedrosaren eta Stonerren taldetik, eta Hopkins ere harrapatu zuen. Bestetik, Kenny Roberts jr munduko txapeldun ohia Pedrosa eta Stonerrengana iritsi zen.

Itzuli pare bat baino falta ez zenean, Haydenek erasoa jo zion Edwarsi, baina Yamaha taldeko estatubatuarrak ez zizkion gauzak erraz ipini, eta, halako batean, Haydenek erkidea gainditzean Edwars bidetik atera zen. Hopkinsek erritmoa galdu eta zazpigarren postura jaitsi zen, eta Rossik Carlos Checa gainditu ostean bederatzigarren postua eskuratu zuen.

Azken itzulia

Bazirudien Haydenek lasterketa irabazita zeukala, baina itzuli gogoangarria egin ostean, berriro ere Edwars gain-gainean zekarren GP mailako liderrak. Bihurgune gutxi batzuk baino falta ez zirela, Edwarsek aurre hartu zion berriro Haydeni. Alabaina, Hayden ez zegoen etsitzeko, eta helmugara iritsi aurrean burua berreskuratzen saiatu zen.

Atzean ere laugarren postua eskuratzeko ardaila ez zen txikia Roberts, Stoner eta Pedrosaren artean.

Azken bihurgunera iristean, Edwars buruan zihoan eta bazirudien irabazle izanen zela, baina Haydenik pasabidea ixten zebilelarik, belarra zapaldu eta motorraren kontrola galduta erori egin zen; Haydeni bidea zabaldu zion. Bigarren Nakano sailkatu zen eta Pedrosak ezusteko saria eskuratu zuen bere hirukoteko buruan sailkatuta. Haydenek lidertza sendotu du, 144 puntu dauzka eta bigarren doan Pedrosari 42 puntu ateratzen dizkio.



Jorge Lorenzo eta Kalio nagusi 250 eta 125eko probetan

ASSEN

Aprilia etxeko Jorge Lorenzo pilotu espainolak erraz lortu zuen 250 zentimetro kubikoko proban garaile ateratzea.

Bigarren talde bereko Alex De Angelis, eta, hirugarren, berriz, Honda etxeko Andrea Dovizioso liderra sailkatu ziren, hurrenez hurren. Hori horrela, Jorge Lorenzo liderrarengana hurbildu da 250eko sailkapenean, 149 puntu baititu italiarrak. Lorenzok, berriz, 133 puntu ditu.

250 zentimetro kubikoko lasterketa honetan hasiera nahiko zalapartatsua izan zen, lehendabiziko bihurgunean bost pilotu erori baitziren. Hala ere, inork ez zuen minik hartu. Handik aurrera postuei finko eutsi zieten. Osterantzean, lasterketak ez zuen beste munduko emoziorik ukan. Lehenengo mementotik alde egin zuen pilotu espainolak, eta De Angelis eta Dovizioso bakarrik izan ziren Lorenzori nolabait erritmoa eutsi ahal izan ziotenak.

Dena den, laster geratu ziren italiarrak bigarren postua eskuratzearren borrokan; izan ere, lehenengoa ezinezko bilakatu zen. Borroka horretan De Angelis nagusitu zen azkenean.

Kalio garaile azkenean

Lehenengo lasterketan, 125 zentimetro kubikokoan, Mika Kalio finlandiarra nagusitu zen, azkeneko bihurgunean Sergio Gadea eta Álvaro Bautista espainolei aurrea hartu ostean. Modu horretan, KTMko pilotuak bigarren postua indartu du 125 zentimetro kubikoko mailan, Sergio Gadearengandik 47 puntura.

125 zentimetro kubikoko ohiko lasterketa izan zen atzokoa. Bertan, sei pilotuk aurrea hartu zuten. Itzuliek aurrera egin ahala, Kalio eta Aprilia etxeko espainol biek hanka egin zuten, eta hiruren artean jokatu zuten garaipena. Espainoletako batek irabaz zezakeela bazirudien ere, azkarrena finlandiarra izan zen azkenean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Decretan prisión para seis detenidos más y confinan en París a Madariaga
Euskal Herria
Secciones de UGT-Navarra abogan por suscribir el manifiesto de los sindicatos
Euskal Herria
«Euskal Herria es una, el conflicto es uno y la mesa debe ser una»
Kirolak
Suecia le abre la puerta de Berlín a un poderoso anfitrión
Euskal Herria
La solidaridad con los presos pudo más que el blindaje de la muga
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss