Euriborren igoera baieztatu dute
MADRID
Hipoteken salneurria finkatzeko adierazle nagusia, Euribor, alegia, %3,539 arte igo zen uztailean, baina igoera ez zen hor geratu, eta abuztuan beste gorakada bat izango du, atzo bertan %3,71ra iritsi ostean.
Azken hamabi hilabeteetan Euribor 1,371 puntu igo da, eta datorren asteetan mailegua berrikusi behar duten eta erdi mailako hipoteka dutenenei (hogei urtean ordaintzeko 120.000 euro) hilabeteko kuota 82 euroan garestituko zaie.
|