GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-08-19
Errusiaren «propaganda» gaitzetsi dute txetxeniarrek
Txetxenia independenteko presidente Dokka Umarovek Errusiako agintarien aurrean amore eman zuela zabaldu zuen atzo Errusiak Txetxenian ezarritako Gobernuak. Handik gutxira informazioa zuzendu zuen eta anaia gaztea izan zela esan zuen. Independentistek Errusiako gezurrak salatu zituzten eta gerrillako inor errenditu denik ukatu zuten.

GROZNI

Errusiarrak bazterrak nahasten saiatu ziren atzo gerrillaren gainean kaleratutako informazio faltsuekin. Hasieran, Txetxenia independenteko presidente Dokka Umarovek amore eman zuela zabaldu zuen. Handik gutxira informazioa zuzendu eta Dokka Umaroven anaia gaztea izan zela jakinarazi zuten. “Kavkazcenter” webgunean, baina, Txetxenia independenteko presidenteak anaia gazterik ez duela azaltzen du eta Errusiako agintarien gezurrak gaitzesten ditu.

Interfax Errusiako albiste-agentziaren informazioan, Dokka Umaroven anaia ­izena ez dute aipatzen­ joan den uztailean hildako Shamil Basayev gerrillako buruzagiaren ordezkoa dela diote. Umaroven anaia gaztea Ramzan Kadirov Errusiaren aldeko lehen ministroaren aurrean errenditu eta armak eman zituela erantsi zuen Interfax agentziak.

Gogoratzekoa da Errusiako Gobernuak baldintza eta muga askoko «amnistia» eskaini ziela gerrillariei joan den uztailean. Baldintza horietako bat errendizioarena da, eta gerrillariek zein Txetxenia independenteko Gobernuak, hori onartzeko prest ez daudelakoan, Moskuren eskaintza baztertu zuten. Are gehiago, Errusiako interesen kontrako erasoak egiten jarraitzeko asmoa berretsi zuten.

Nolanahi ere, Errusiak ehun gerrillarik baino gehiagok amnistia onartu dutela zabaldu izan du. “Kavkazcenter” webguneak, aitzitik, hori Errusiako «propaganda» baino ez dela salatu du eta gerrillari batek ere ez duela onartu baietsi du. Txetxenia independentearen aldeko hedabidearen arabera, ustez «errenditu» diren muyaidin-ak Errusiak bahitu eta espetxeetan sartu ditu.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Denuncian la discriminación que sufren los afectados
Euskal Herria
El PNV, Ibarretxe y el PSOE se autoexculpan y tratan de restar importancia a la crisis
Euskal Herria
Ingredientes para una crisis
Euskal Herria
«Buscan forzar que presionemos a la izquierda abertzale, y no lo lograrán»
Ekonomia
Trabajadoras de Conservas piden a Cebek «un acuerdo para todos»
Mundua
El programa de escuchas de Bush, inconstitucional
Kirolak
Astillero Kontxan ez dela izango, ofiziala
Mundua
El Ejército libanés toma el control de un país que llora a sus muertos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss