GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-08-19
Floren Aoiz
Gereziak usteltzen ote?

Duela bost hilabete, gerezien garaia izeneko artikulua idatzi nuen, zeinean itxaropen mezua zabaltzen bainuen. Ez zen, alta, ene iritzi soila. Zerbait piztu baldin bazen euskal jendartean horixe izan zen itxaropena, aspaldiko gatazka behin betirako gainditzeko esperantza, hots. Asteak aurrera joan ahala, ilusioak hozten hasi dira, eta zapuzketa sintomak nabarmentzen dira nonahi. Labur bilduz: amildegiaren ertzera eraman gaituzte egoerari aurre egin nahi ez diotenek.

Bagenekien, orain dakigun bezala, interes handiak zeudela jokoan, aunitz baitira gatazkari esker bizi izan direnak. Eragile batzuendako prozesua negozio politikoa (edota negozio hutsa) egiteko aukera bat zen. Horrela hartu zuten, bederen; ilusioak atarramentu bilakatu nahi zituzten. Itxura aldaketak sakoneko aldaketak galarazteko: hori zen askoren egitasmoa. Eta halere, ezker abertzalea etengabe aritu da prozesua aurrera eramaten saiatuz, oztopo guzien gainetik. Probokazioetan erori gabe, izugarrizko gerri politikoa agertaraziz, aspaldi zapuztu zitekeen prozesua bideragarri bilakatu nahi izan du ezker abertzaleak, baina konponketa ezinezkoa da alde baten parte hartze soilaz.

Gauzak horrela, egungo egoerara iritsi gara. Gereziak ustelduko ote diren ez dakit. Egia esan, ez dut pentsatu nahi ere. Ene burutik aldendu nahiko nuke ideia hori, baina hor dugu, gure aitzin: gure ilusioak zapuztu nahi dituzte. Aitortu beharko dugu oztopo handiak agertzen zaizkigula bidean. Ez dira, ene uste apalean, gaindiezinak. Baina, esan bezala, korapiloa askatzeko ezker abertzalearen borondatea baino zerbait gehiago beharko da, gaur egun mahai gainean ez dagoena.

Gure herriak ikusia eta ikasia dauka zein gogorra den ilusioak baztertzea eta gatazka gordinera itzultzea. Gertatu zen Algerreko elkarrizketek porrot egin zutelarik, baita Lizarra-Garaziko akordioaren garaian ere. Euskal herritarron eskuetan dago, maila batean behintzat, zulo horretan berriz ez sartzea. Prozesua ez da guti batzuen ardura, euskal jendartearena baizik. Herriak ez badu zaintzen, krisialdia gero eta handiagoa izanen da. Bide gurutze batean omen gaude. Alde batetik, amildegia, bestetik, urrats handi bat egiteko aukera. Euskal Herriak erabaki du, baina, Españak eta Frantziak? Laster jakinen dugu, ziur. -


Floren Aoiz - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Denuncian la discriminación que sufren los afectados
Euskal Herria
El PNV, Ibarretxe y el PSOE se autoexculpan y tratan de restar importancia a la crisis
Euskal Herria
Ingredientes para una crisis
Euskal Herria
«Buscan forzar que presionemos a la izquierda abertzale, y no lo lograrán»
Ekonomia
Trabajadoras de Conservas piden a Cebek «un acuerdo para todos»
Mundua
El programa de escuchas de Bush, inconstitucional
Kirolak
Astillero Kontxan ez dela izango, ofiziala
Mundua
El Ejército libanés toma el control de un país que llora a sus muertos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss