GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-08-19
Aitziber San Roman - Donostiako EAJ/PNV udal taldeko zinegotzia
Testosterona kontua

Astilleroren auziaren berri uztailaren KTEren 28ko bilerarako gai-zerrenda jasotzearekin batera izan genuen. Bilera hartan adierazi zitzaigun Astillerori gonbidapena egiteaz guztion iritzia jasotzea zela asmoa. Hori baino ez, ez baitzegoen batere argi gonbita egitea zeini zegokion ere. Aldi berean, estropadaren inguruan alferrikako eztabaidarik ez piztearren, hitz egindakoa handik kanpora ez zabaltzea eskatu zitzaigun.

Bilera amaitzeko, KTEren presidenteordeak bi konpromiso hartu zituen: gonbidapenaz erabakitzea zeini zegokion argitzea; eta talde politikoak berriro ere deitzea. Bete zuten lehena, eta hartara, uztailaren 28tik dakigu alkateari dagokiola baldintza jakin batzuk betetzen dituen tripulazio bati gonbita egitea. Bigarrena, ordea, deirik iritsi ez eta gure larridura areagotuz joan da. Izan ere, nekez uler dezakegu zer dela eta behar zuen alkate sozialistak hainbeste denbora, erabaki beharrekoa hain argi dagoenean.

2006ko Kontxako Banderaren deialdiko oinarrietan, argiro azaltzen da zeintzuk diren aurtengo estropadarako izena eman dezaketen taldeak. Astillerok ez du bertan aipatzen diren baldintza bakar bat ere betetzen. Hartara, Astillero Kontxako Banderan lehiatu ahal izateko, KTEko presidenteak propio gonbidatu beharko luke, «ezohiko arrazoiengatik oinarrietan aipatzen diren lehiaketetan parte hartzerik izan ez duen talderen bati» gonbita egiteko aukera zehazten duen artikuluari helduz.

Ezohiko arrazoiak dira, bai, Astillerori parte hartzea eragotzi diotenak. Ez baita ohikoa ACT elkartetik kanporatua izatea. Ohiz kanpokoa den bezala Eusko Jaurlaritzaren Kiroletarako Sailburuordetzak talde bereko 14 arraunlariri eta beren entrenatzaileari bi urteko zigorra ezartzea. Astillero eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik bidali zuten ACTtik. Bertan, konpromiso jakin batzuk jasotzen ziren, hala nola, ACTri dopinaren kontrako kontrolen inguruko informazioa helaraztekoa, estropadaren aurretik kirolariek hartu dituzten, eta emaitza positiboa eragin dezaketen botiken berri jakinaraztea, eta kirolarien baimena odol laginak hartzeko.

Bistan da, Astilleroren jokaera dopinaren auzia argitzeko ahalegin guztiak eragoztea izan dela. Ez zaigu ez, jarrera eredugarria iruditzen. Hori dela-eta, ez dugu egoki ikusten horrelako jarrera erakutsi duen taldea gonbidatzea. Ez da urtebete Denis Itxaso gobernuko kideari zera entzun geniola: «Kontxako estropada eredu izango da dopina kirol arlotik haizatzeko burrukan». Hala ere, PSOEko alkateak hiru aste luze behar izan ditu deliberatzeko, alferrikako egonezina sortuz eta berak aurkeztu eta onartutako araudia auzitan jarriz. Beste behin deseroso sentitzen denean erakutsi ohi duen jarrera zalantzatia erakutsi du alkateak.

Lehiari mesede egingo liokeela Astillero Kontxan egoteak? Ez da nahikoa arrazoi; ez behintzat kirolaren garbitasunaren aldetik. Nolanahi, Astillero gabe ere Kantauri aldeko talderik onenak izango ditugu Donostian. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Denuncian la discriminación que sufren los afectados
Euskal Herria
El PNV, Ibarretxe y el PSOE se autoexculpan y tratan de restar importancia a la crisis
Euskal Herria
Ingredientes para una crisis
Euskal Herria
«Buscan forzar que presionemos a la izquierda abertzale, y no lo lograrán»
Ekonomia
Trabajadoras de Conservas piden a Cebek «un acuerdo para todos»
Mundua
El programa de escuchas de Bush, inconstitucional
Kirolak
Astillero Kontxan ez dela izango, ofiziala
Mundua
El Ejército libanés toma el control de un país que llora a sus muertos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss