GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-08-19
Sonia Gonzalez - Idazlea
Kanporatuak

Estatu espainolean badabiltza PSOE eta IU proposamena lantzen etorkinek botoa eman ahal dezaten udal hauteskundeetan. Ondo. Seguruenik euren burua «ezkerrekotzat» daukaten horiek kontuak atera dituzte milaka boto horietatik zenbat izango ote diren eurentzat. Ez da zaila: norberaren herrialdetik ihes egiten duen edo premiak bultzatuta alde egiten duena ez da eskumakoa izaten, oro har.

Izan ere, onura propioagatik ez bada, ez dut sinesten ezer egiteko prest daudenik haiek. Bestela, egin aurrerago egunkarietan. Duela gutxi etorkin batzuek Malagako zentroan abusu sexualak pairatzen zituztela salatu zuten. Poliziek «jaiak» antolatzen zituzten emakume hauen kontura, konbentzituta, akaso, beldurrak mihia galgatuko ziela. Lekuko ezinbestekoak dira, baina, o sorpresa! Sei emakumeetatik jadanik lau Estatu espainoletik bota dituzte; beste bat botatzeko tramiteak hasita daude; eta azkenak, salatu duen zentroan bertan utzita, funtzionario batekin eztabaidatu ondoren umea galdu du. Lekukoak kanporatuta, poliziak kalera. Fijo!

Bien bitartean, paranoia aereoa gero eta potoloagoa da. Kontuz abioia hartu behar duzuen klaustrofobiko guztiok, zuen jokabidea susmagarria da eta. AEBek gure datuak aldez aurretik eduki nahi dituzte, arriskutsu guztiok ez ditzagun euren hegazkinak zapaldu ere egin. Ni neu pozik, total geure datuak berdin-berdin eskuratuko zituzten eta, horrela behintzat, ez dugu Miamira arte bidaia alferrik egingo eta hango aireportuan yankeek ingelesez interrogaturik ordu batzuk eman ostean berriro bueltan etorri.

Baina ez kezkatu, suerte apur batekin urte batzuk barru beste planeta batzuetara antolatutako bidaiak harrapatuko ditugu, Miamin eskala egin barik. Negozio interrestelar hori, gainera, antza, gero eta emankorragoa izango da, hiru planeta gehituko dituzte eta: Caronte, Ceres eta 2003 UB313 objektua. Azken honen imajinazio eskaseko izena ikusita, Xena ipini nahi diote, telebista serie bateko protagonistaren izena, alegia. Akaso horixe delako Estatu Batuetan «mitologiaz» ezagutzen duten bakarra. Ez gara sartuko planeta definizioa aldatzeko arrazoian (Pluto, guk horrela ikasi arren, berez, ez da planeta, baina yankeek aurkitu duten bakarra izanda, euren aurkikundea baztertu baino, hobe definizioa aldatzea eta urte batzuetara ehunka planeta eduki geure sisteman), pase, baina telebistako serieetatik izenak ateratzea... mesedez!

Txarrena da beharbada «planeta telebisibo» horixe izango dela aukeratuko dutena egunen batean disidentzia kanporatzeko. Bueno, gutxienez Malagako etorkinekin batuko gara agian.

sagarroiak@gmail.com


Sonia Gonzalez - Idazlea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Denuncian la discriminación que sufren los afectados
Euskal Herria
El PNV, Ibarretxe y el PSOE se autoexculpan y tratan de restar importancia a la crisis
Euskal Herria
Ingredientes para una crisis
Euskal Herria
«Buscan forzar que presionemos a la izquierda abertzale, y no lo lograrán»
Ekonomia
Trabajadoras de Conservas piden a Cebek «un acuerdo para todos»
Mundua
El programa de escuchas de Bush, inconstitucional
Kirolak
Astillero Kontxan ez dela izango, ofiziala
Mundua
El Ejército libanés toma el control de un país que llora a sus muertos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss