GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-08-19
Ricardo Blazquez Bizkaiko gotzainari

Abuztuaren 15ean Begoñan egin zenuen eskariaren berri izan dut komunikabideen bidez. Eta horri buruz ohar batzuk egitea pentsatu dut neuk ere komunikabideen bidez.

Lehenengo eta behin esan gura dizut komeniko litzatekeela, eta, beraz, eskatzen dizudala, gotzain zarelako, Pauloren dizipulua izateko. Zuk ondo dakizu Paulo «judu juduekin, greko grekoekin eta erromatar erromatarrekin» izaten saiatu zela. Orduan, zu, bere dizipulua zarenez, «euskaldun euskaldunekin» izan beharko zenuke eta ez «espainol euskaldunekin».

Hortaz, baduzu zereginik: euskara ikasi, Euskal Herria jasaten ari den eskubide urratzeekin kontziente egin eta «euskaldun euskaldunekin» jarraibidearen ildotik jokatu. Ez zinen konturatuko beharbada, baina «Conferencia Episcopal Españolako» buru izanda «espainol euskaldunekin» jo- kabidea bultzatzen ari zara, zu ez zarelako espainolen gotzaina, euskal herritarrena baino. Hor ere, bada, Pauloren irakatsien kontra ari zara.

Beste gauza bat ere esan gura dizut. Euskal Herrian bizi izan dugun eta bizi dugun egoera garratz horren erantzukizun nagusia ez da Euskal Herriaren alde jokatzen ari direnena, hauek beren herriaren nortasuna defenditzen eta herri eskubideak onartuak izan daitezen borrokatzen ari direlako. Erantzukizun nagusia, euskal herritar eta euskaldun batzuek lagunduta, egia, baina Euskal Herrira etorri eta indarra erabilita (heriotzak, kartzelak, torturak, isunakŠ) euren balioak eta interesak ezarri, Euskal Herria euren gauzatzat hartu eta zor zaizkion herri eskubiderik barik uzten dutenena da: espainolena eta frantsesena. Eta ildo horretan, urrunera joan barik, orain zeu burutzat zaituen erakundeak, gotzainen taldeak alegia, Franco eta kideen estatu kolpea «gurutzada» izan zela irakatsi ziguten eta orain ere antzera jokatzen ari da zure mende duzun gotzain asko.

Dirudienez barkamena eskatzea gauzak konpontzeko garrantzitsua dela uste duzu. Horrela dela benetan sinesten baduzu, badakizu zer egin behar duzun: zeu hasi barkamena eskatzen zeu burutzat zaituen erakundearen jokabidearekin euskaldunei egin diezuen eta egiten ari zareten kalteagatik.

Eta amaitzeko neuk ere eskari bat egingo dizut: Bizkaiko gotzaintza aldi baterako utzi, gotzainen buru izateari betirako utzi eta komenturen batera joateko, euskara ikasi eta herrien eta, beraz, Euskal Herriaren eskubideak zeintzuk diren jakin eta horien alde, Pauloren pare, egitea erabaki arte.

Hori egingo bazenu, gustura eta pozarren hartua izango zara.

Julen Kaltzada



Violencia sexista
Ha avanzado la concienciación pública sobre preguntas de desigualdad, violencia sexista y la explotación de la imagen de mujeres. Afortunadamente. Desgraciadamente, ni estamos a medio camino, falta mucho. De un lado, estamos preocupados por la violencia entre escolares, nos indignamos sobre la campaña de Benetton o alguna otra empresa nueva del tipo baracaldés, y denunciamos ­con todo derecho­ la discriminación de la parte femenina respecto a sueldos. Ahora estamos en la época de fiestas que, como en Baiona, terminaron fatalmente con violaciones, que las autoridades prefieren barrer debajo de la alfombra. ¿Peor imposible? ¿Alguien se puede imaginar imágenes públicas de violación, tortura, maltrato brutal de mujeres? ¿No? Pues que venga a las barracas de Bilbao en el parque Etxeberria.

«La Mansión del Terror» se llama el espectáculo, una verdadera exaltación de horror antimu- jer. En el sitio donde día tras día suelen pasar centenares de niños y niñas se puede admirar un escaparate de hombres de cuerpo o encapuchados y mujeres desnudas y ensangrentadas que sufren todo tipo de barbaridades. Niños y niñas son curiosas, miran para entender el mundo en el que viven. Se dan cuenta de lo que ven y lo interiorizan, siempre según su punto de vista de género. No sólo en la escuela se aprende, en las barracas también. Lo escandaloso no son sólo las imágenes en sí, sino el hecho de que aquella presentación se puede repetir año tras año aparentemente sin que alguien se moleste por ello y lo evite para el futuro. Así ni con- seguimos una educación igualitaria, ni fiestas sin malas noticias. Hay que rebelarse en contra de los orígenes. Cada año, cada mes, cada día. Aunque se vista de fiestas.

Klaus Armbruster


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Denuncian la discriminación que sufren los afectados
Euskal Herria
El PNV, Ibarretxe y el PSOE se autoexculpan y tratan de restar importancia a la crisis
Euskal Herria
Ingredientes para una crisis
Euskal Herria
«Buscan forzar que presionemos a la izquierda abertzale, y no lo lograrán»
Ekonomia
Trabajadoras de Conservas piden a Cebek «un acuerdo para todos»
Mundua
El programa de escuchas de Bush, inconstitucional
Kirolak
Astillero Kontxan ez dela izango, ofiziala
Mundua
El Ejército libanés toma el control de un país que llora a sus muertos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss