GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-19
Esparru, urtebete «Zizurri kolorea ematen»
Ospakizunei inolako arretarik eta garrantzirik kendu gabe, gaztetxeko kideekin batera atzera begirada jarri gara, hartara, honen hasieraren eta gaur egungo egoeraren gaineko hausnarketa egiteko eta aurrera begira etor daitekeenari buruz mintzatzeko. Orain arteko ibilbideaz balantze positiboa egiten dute gazteek, eta ondoko bizilagunen jarrera ona eta babesa ere eskertzen dute.

Bihar betetzen da urtebete Zizurko Spar supermerkatu ohiak hartzen zuen lokala Esparru gaztetxe bihurtu zutenetik. Egun hartan hogei bat gaztek, Udalarekin autogestio proiektuaren inguruan inolako adostasunik lortu ezinda, okupatzea erabaki zuten eta Zizur kolorez betetzea.

Ordutik igaro diren hamabi hilabeteen azterketa egitean, ez dute inolako zalantzarik izan: «Gazteen arteko harremanak sendotzea eta Zizurko bizitza kulturala suspertzea izan dira elkargune honen lorpenik handienak». Lehenago herriko gazteen artean zegoen «koadrilismo itxia» gainditu dela nabarmendu dute bertako bozeramaile Oroitzek eta Iratik: «Hainbat ekimen egin ditugu; horietatik asko ikasi dugu eta geure arteko harremanak ere asko sendotu dira hemen».

Horretaz gain, ordura arte Zizurko Gazte Asanbladak urtean zehar antolatzen zituen jarduerak areagotzea lortu dutela ere aipatu dute: «Gazte Asanbladak ekimenak egiten zituen, baina orain, gaztetxearekin, biderkatu egin dira; hilabetero daude hemen hitzaldiak, erakusketak, eta abar».

Harremanetan, denetarik

Gaztetxeko kideek herriko gazteekin eta bizilagunekin duten harremanei buruz galdetuta, denetarik dagoela adierazi digute. Izan ere, jasan behar izan duten «eraso faxistaren bat» salbu, jendea pozik dago gaztetxeko kideekin. «Jende asko pasatu da hemendik eta askok zoriondu egin gaitu», gogoratu du Oroitzek. «Nik uste bizilagunek ikusi dutela gai garela horrelako proiektu bat aurrera eramateko, eta gainera, bizikidetza positibo batean», ziurtatu du. Lehendabiziko astean bertan haiekin bildu zirela aipatu dute bi ordezkari horiek, «baina harreman hori egunerokotasunean» ikusten dela erantsi dute. «Harreman ona dago, azken finean, normalizatua», ondorioztatu du Oroitzek.

Poliziaren presentziari dagokionez ere, «normalizatu» antzera ikusten dute egoera: okupatu zutenean asko gehitu zen Poliziaren presen- tzia, baina orain, noizean behin agertzen omen dira: «Ez dute ahazten hemen gaudela, kontrolatzera datoz», adierazi dute.

Gazteek euren autogestio proiektua Zizurko herritarrei aurkeztu zieten gaztetxearen proiektua abian jarri aurretik, bizilagunei lehenik eta Udalari ondoren. Azken horri dagokionez, oposizioak begi onez ikusi zuela proiektua baieztatu dute ­puntu batzuk eztabaidagarri direla iritzi arren­, baina gehiengoa duten UPNk eta CDNk aurkako jarrera agertu zuten: «Oso sektore txikia garelako eta Udalak eskainitako Gazteentzako Lokalaz gain beste baliabiderik ez dagoelako», esan dute Esparruko kideek.

Udalaren «estrategia»

Udalak jarrera guztiz «harrigarria» izan zuen, ordea, «gazteak elkartzen diren lokalak» arautzeko legedi bat onartu baitzuen urte hasieran, eta hori gaztetxekoei ere helarazi zien, legez onartzen ez zituen arren. Lokal horietako bakoitzak lizentzia bat lortu behar zuela zioen araudiak, eta horretarako, «elkarte modura antolatu eta beste hainbat exigentzia betetzea» eskatu diete. «Lokalek, nahi izanez gero, nahiz eta oso zaila izan, lor dezakete horiek betetzea, baina guretzat, lokal okupatua garen heinean, ezinezkoa da», ziurtatu dute Oroitzek eta Iratik. «Udalak hori bazekien hasieratik», baieztatu dute, eta horregatik utzarazteko «estrategia moduko bat» dela uste dute.

Gazteek, dena den, badakite halakoak eta isunak ere iritsiko direla, baina, hala ere, «Zizurri kolorea ematen» jarraituko dutela ziurtatu dute. -

ZIZUR NAGUSIA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Denuncian la discriminación que sufren los afectados
Euskal Herria
El PNV, Ibarretxe y el PSOE se autoexculpan y tratan de restar importancia a la crisis
Euskal Herria
Ingredientes para una crisis
Euskal Herria
«Buscan forzar que presionemos a la izquierda abertzale, y no lo lograrán»
Ekonomia
Trabajadoras de Conservas piden a Cebek «un acuerdo para todos»
Mundua
El programa de escuchas de Bush, inconstitucional
Kirolak
Astillero Kontxan ez dela izango, ofiziala
Mundua
El Ejército libanés toma el control de un país que llora a sus muertos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss