GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-19
Mamiki konpartsak «jaietan ere erasorik ez» kanpaina agertu du

BILBO

‘‘Jaietan ere erasorik ez’’ lelopean aurkeztu zuen atzo Mamiki emakumeen konpartsak berdintasuna eta askatasuna ardatz izango duen Aste Nagusirako kanpaina. Jaietan ere emakumeen kontrako erasoak ekiditea xede duen taldearen bozeramaile Marije Etxebarriak eta Izaskun Madariagak argi utzi nahi izan zuten jai tradizionalak ezin direla «fosil aldagaitzak bilakatu, are gehiago, pertsona guztien eskubideak betetzen ez badira».

Alde horretatik, aurtengo jaietan, «zenbait herritako hainbat emakume egiten ari diren borroka nabarmentzeko», Irungo eta Hondarribiko alarde mistoetako emakumeak gonbidatu dituzte jaiei hasiera emango dien kalejiran parte hartzera baita Mamiki emakume konpartsaren txosna zabaltzera ere. Horretaz gain, Mamiki emakume txosnak gogoan ditu aurten gainerako herrietako jaietan emakume askori egin dizkieten erasoak. Horregatik, eta haiei elkartasuna adierazteko xedearekin, txosna dekoratzeko, 2006. urtean bai Estatu espainolean bai Euskal Herrian hil dituzten emakumeen izenak grafikoki eta zuzenean jarriko dituzte.

Azken hileotan emakumeei eginiko bazterkeriaren, erasoen eta bortizkeriaren lekuko diren datuak aipatu zituzten. Hala, horien hitzetan, 62 emakume hil dira urteko lehendabiziko zazpi hilabete eta erdian matxismoaren ondorioz. Zifra horiek sortzen duten egoneza kontuan hartuta, Bilboko Pelicano hotelean hilik agertu den emakumearen kasua argitzeko deia egin zieten erakundeei.

Ezbehar hori dela-eta, familiako kideei doluminak adierazteaz gain, deia egin zuten Mokom Ekuatore Gineako emakume elkarteak abuztuaren 19 eta 20rako 16.30etik 17.00etara Pelicano hotelaren aurrean deitu dituen elkarretaratzeetan parte hartzera. Azkenik, gogorarazi nahi izan zuten ostegunean Emakumeon Eguna izango dela eta, beraz, hainbat ekimen antolatuko dituztela. Horien artean, munduko emakumeen lantegiak egongo dira 12.00etan, eta bi ordu geroago konpartsakideen bazkaria egongo da.

Arratsaldean sartuta, 17.00etan, Mokom izeneko Ekuatore Gineako dantza taldea ikusi ahal izango da, eta 18.00etan ‘‘Ser o no ser’’ antzezlanaz gozatzeko aukera egongo da Cristina Castellonen eskutik. Sexismoaren kontrako aldarrikapena 19.00etan izango den kalejiraren bitartez egingo dute. Azkenik, eta egun horretako ekimenei bukaera emateko, kontzertua izango da 23.00etan. Izan ere, BKC musika taldeak bertara joaten diren guztiei bere hip-hop musikaz gozatzeko aukera emango baitie.



Apuntes
Los derechos de los animales en fiestas

BILBO.- La Asociación para un Trato Etico con los Animales (ATEA) instalará, a partir de hoy y durante toda la Aste Nagusia, un punto informativo diario en el Arenal que permanecerá abierto entre las doce del mediodía y la media noche, para mostrar su rechazo al uso de animales en eventos festivos.

Bases del concurso por un txupín limpio

BILBO.- Quien desee participar en el concurso ‘‘Bilbao por un Txupín limpio’’, sólo debe enviar una fotografía suya sacada en el momento del chupín y en el entorno del Arriaga, remitiéndola a txupinlimpioayto.bilbao.net, o en mano en la céntrica casa de cultura de Barreinkua de 8.30 a 12.30

Horario de atención al público en fiestas

BILBO.- Con motivo de Aste Nagusia, de lunes a viernes, el horario de apertura de las oficinas de atención al público del Area de Relaciones Ciudadanas del Consistorio bilbaino será de 8.30 a 13.30. Asimismo, por el mismo motivo, el sábado 26 de agosto no se abrirá la Oficina de Atención Ciudadana.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Denuncian la discriminación que sufren los afectados
Euskal Herria
El PNV, Ibarretxe y el PSOE se autoexculpan y tratan de restar importancia a la crisis
Euskal Herria
Ingredientes para una crisis
Euskal Herria
«Buscan forzar que presionemos a la izquierda abertzale, y no lo lograrán»
Ekonomia
Trabajadoras de Conservas piden a Cebek «un acuerdo para todos»
Mundua
El programa de escuchas de Bush, inconstitucional
Kirolak
Astillero Kontxan ez dela izango, ofiziala
Mundua
El Ejército libanés toma el control de un país que llora a sus muertos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss