GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-19
Maider URTEAGA
II. Gazte Egun arrakastatsua Donostian
·DONOSTIAKO ASTE NAGUSIA

Aste Nagusiarekin batera, hainbat eta hainbat gazte bildu ziren atzo Donostiako Alde Zaharrean, hiriburuan bigarren urtez Segik antolatutako Gazte Egunean parte hartzeko.

Eguerdiko ordu batean, aldarrikapenerako kalejira batekin hasi zuten eguna. Trikitiaren laguntzaz, laurogei gazte inguru Alde Zaharreko kaleetan barrena abiatu ziren, auzoko «gune beltzetan» geldialdiak eginez. Bi gazte izan ziren geldialdi bakoitzean lekuaren arabera bertsoen bidez egungo hainbat egoera salatu zituztenak. Hala nola, hiriburuko udaletxea, higiezinen enpresak edo Bulebarrean dagoen Mc Donald’s izan ziren zenbait bertsoren ardatz. Kalejirak Konstituzio enparantzan izan zuen amaiera, eta ordurako, mahai luzeak prest zeuden plaza erdian parte hartzaileek sabelak bete zitzaten. Baina aurretik, hizlari batek mezu garbia bidali nahi izan zuen, eta «harresiak botaz, euskal gazteria oztopo guztiak gainditzeko gai» izango dela nabarmendu zuen. Era berean «estatu espainol nahiz frantsesak erabilitako bide errepresiboak» salatu zituen. Era berean, Aste Nagusian zehar gazteriak azaldutako indarra eta tinkotasuna txalotu nahi izan zituen.

Ordu bi eta erdietarako hasi ziren gazteak bazkariko eserlekuak betetzen. Aurreko egunetan salgai jarritako txartelak eskuan, ehun pertsona inguru bildu ziren bertan bigarren Gazte Eguneko bazkaria dastatzeko asmoz. Giro ezinhobea nabari zen bertan, eta aurreko urtean ez bezala, eguraldiak ere bere aurpegirik onena azaldu zuen. Eguzkiaren goxotasunak lagunduta ekin zioten gazteek bazkariari.

Arratsaldeko bost eta erdiak aldera, sagardo kaxen mugimendua suma zitekeen Alde Zaharrean zehar. Izan ere, sagardo dastatzea zegoen iragarrita arratsaldeko seietarako. Zazpi postu inguru ezarri zituzten gazteek auzo osoan zehar, eta bertan, paseatzen zebilen pertsona orok sagardoa dastatzeko aukera paregabea izan zuen. Turista ugarik ere salgai zeuden bigarren Gazte Eguneko edalontziak erosi zituzten oroigarri moduan. Batzuek sagardoa edaten zuten bitartean, trikitilariak auzoa girotzen ibili ziren arratsalde osoan trikitiaren eta panderoaren doinuaz.

Iluntzeko zortzi eta erdietan, tomate jaurtiketan aritu ziren donostiar gazteak. Aurreko urteetan bezala, «euskal gazteriaren etsai» moduan identifikatutako pertsonaiak gorriz tindatu zituzten parodia moduan Alde Zaharreko Zuloaga enparantzan. Gazte Eguneko ekintzei amaiera emateko, poteoan abiatu ziren gazte guztiak auzoan barrena.

Bigarren urtea da jada gazte erakundeak honelako ekimena antolatzen duena Gipuzkoako hiriburuko Aste Nagusian. Jai giroan bizi dituzte donostiarrek egun hauek, baina bertako gazteek argi utzi dute aldarrikapenerako astirik badela.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Denuncian la discriminación que sufren los afectados
Euskal Herria
El PNV, Ibarretxe y el PSOE se autoexculpan y tratan de restar importancia a la crisis
Euskal Herria
Ingredientes para una crisis
Euskal Herria
«Buscan forzar que presionemos a la izquierda abertzale, y no lo lograrán»
Ekonomia
Trabajadoras de Conservas piden a Cebek «un acuerdo para todos»
Mundua
El programa de escuchas de Bush, inconstitucional
Kirolak
Astillero Kontxan ez dela izango, ofiziala
Mundua
El Ejército libanés toma el control de un país que llora a sus muertos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss