GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-19
Nagore VEGA
Eskulangintzaren arte ezkutua, kalean
Desagertzear daudela badirudi ere, artisauen lanbideak bizirik daude. Horren adierazle, ogibide horien erraietara bisita egiteko asteburu honetan Donostian dagoen eskulangintza azoka. Lanbide horiek ilunpeetatik atera dituzte eta egun guztian egongo dira kalean, begien gozagarri.

Artez bete berri da Donostiako Aita Binuesa plaza, Aste Nagusiko asteburu guztia irekita egongo den artisau azoka zabaldu baitute. Goizeko hamarretan irekitzen dute eta egun guztia egoten da zabalik. Perlaren ondoan, altxorrak daude erakusgai. Atzo, ikusteko eta ikasteko baliatu zuten bisitariek artisautza merkatuaren irekiera.

Urtero moduan, Gabiltza kolektiboaren antolakuntzari esker, harribitxien topaketa jarri dute Kontxa pasealekuaren amaieran. Eguraldia lagun, jende mordoa joan zen atzo, hamalau postuz osatutako merkatu txikian eskulangileek egindako lanak mirestera. Gipuzkoako hainbat tokitatik etorritako eskulangileek larrugintza, bitxigintza, egur taila, metal lanketa, oihal eta egur lana eta beste hainbat ofizioren emaitza nolakoa den erakusteko aukera dute egun hauetan. Hori dena bertakoen eta kanpotarren gozagarri.

Eskulangileek orduak ematen dituzte pieza bakoitza egiten, eta horretan datza lan horien xarma, bakarrak eta kopiarik gabeak izatea. Industria ekoizpena ere kalitatezkoa den arren, ez ei dauka pieza bakarra izatearen xarma. Horrez gain, artisauek denbora handia pasatzen dute salmenta postua atontzen, eta azoka egunak zain igarotzen dituzte. Izan ere, eskulangileek eskulanak erakusteko aukera izaten dute azokan, baina saldu ere saldu nahi izaten dute, bizibidea atera behar baitute.

Salmenten gainean galdetzerakoan, saltzaile guztiek ez dute iritzi bera ematen erantzunean. Kristalgintzak, esaterako, ikusmin handia pizten du. Jende asko biltzen da beira langintza ikustera, eta erosi ere egiten dute. Donostian ondo saltzen dutela diote beiragileek. Gainera, aurten, aurreko urteetan ez bezala, eguraldia alde dute.

Beste batzuk ez daude hain pozik salmentekin. «Jendeak begiratu egiten du, baina ez du erosten». Salgai dauden piezak eskulanak izateak produktuen prezioa dezente garestitzen du, baita horiek egiteko erabiltzen dituzten materialek ere. Diotenez, atzerritarrek erosten dituzte gehienbat; bertakoek ez.

Saltzaileek adierazi dutenez, jendea industria ekoizpenak erostera ohituta dago, merkeagoak baitira, baina kalitatea baxuagoa dela aipatzen dute. Horien aburuz, artisautza azoketara joaten den jendeak, produktu horiek erosten dituen jendeak, ondo daki zer den benetan artisaua eta zer ez. Eta badakite kalitatea eta prezioa estimatzen.

Lantegi ilunetik kaleko argira

Azoken fenomeno hau nahiko berria da, ordea. Azken urteetan asko ugaritu dira horrelako merkatu eta azokak, baina lehendabiziko artisauak lantegiko ilunean zokoratuta egoten ziren eta gizarteak ez zien inolako baliorik ematen. Laurogeiko hamarkadan aldaketa gertatu zen, baina. Zulo beltzean zeudela, interes kulturalari eta etnografikoari esker artisautza berpiztu egin zen. Garai hartan hasi ziren lehenengo eskulangintza azokak antolatzen, eta jendeak, orain, miretsi egiten ditu. Erakundeak ere babesa ematen hasiak dira.

Arazoa ez erostean ei datza. Artisauek lehengo modura lan egiten duten arren, merkatuko pentsamoldearekin jokatu behar dutela argi dute, bizibidea hortik atera behar baitute.

Donostiako merkatu txiki horri dagokionez, erosi ez arren, begiratu jende piloak begiratzen die erakusgai dauden artelanei. Donostiako bertako eta kanpoko asko dabiltza hara eta hona kuxkuxean. Izan ere, denen gusturako bitxiak aurki daitezke bertan.

Bisita egin nahi duena garaiz dabil oraindik, beraz. Bihar arratsaldera arte bisitariek badute zer ikusi eta zerekin gozatu Aita Binuesa plazan, merkatua itxi baino lehen.

Asteburu honetan bertara joateko aukerarik izango ez duenak badu beste tokirik eta egunik artisau azokak ederresteko. Gabiltza artisauen biltzarraren eskutik, berriz ere, eta Donostiako KTErekin elkarlanean, udarak irauten duen bitartean gipuzkoar artisauen azoka martxan dago igandero Alde Zaharreko San Joan plazan; Bretxan. alegia. Bertan, mota guztietako artisau produktuak egoten dira. Gogoratu, igandero goizeko hamarretatik arratsaldeko bi eta erdietara. Adi egon, beraz. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Denuncian la discriminación que sufren los afectados
Euskal Herria
El PNV, Ibarretxe y el PSOE se autoexculpan y tratan de restar importancia a la crisis
Euskal Herria
Ingredientes para una crisis
Euskal Herria
«Buscan forzar que presionemos a la izquierda abertzale, y no lo lograrán»
Ekonomia
Trabajadoras de Conservas piden a Cebek «un acuerdo para todos»
Mundua
El programa de escuchas de Bush, inconstitucional
Kirolak
Astillero Kontxan ez dela izango, ofiziala
Mundua
El Ejército libanés toma el control de un país que llora a sus muertos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss