-Asteburua
Uste baino idi gutxiago izango dira Mallabian
DONOSTIA
Uste baino uztarri gutxiagok eman dute izena Mallabiako probetan parte hartzeko. Azkenean hiru egunetan jokatuko dute lehiaketa, eta antolatzaileek iragartzen zituzten egun batzuk kendu egin behar izan dituzte.
Ekinaldiak bart abiatu ziren, eta gaur izango dute jarraipena. Txertudiren, San Sebastianen eta Solagurenen idiak arituko dira nor baino nor gaur gauean, 22.00etan hasita. Bihar atseden eguna izango dute, eta astelehenean jokatuko dute azkeneko ekinaldia 22.00etan hasita.Bertan, Anitxua-Artadialderen, Leteren, Lopategiren eta Egurbideren uztarriak neurtuko dira aurrekoen markak gainditzeko asmotan.
Bestetik, bihar eguerdian amaituko da Elorrioko probetan parte hartzeko izena emateko epea. Ondoren, udaletxean bertan egingo da egun ezberdinetarako zozketa.
|