GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-08-19
- CFA
Aviron Baionakoak Orleans hartuko du

BAIONA

Aviron eta Genets oso egoera ezberdinean helduko dira Ligako hirugarren jardunaldira. Zuri-urdinak sailkapeneko lehen postuetan daude, jokatutako bi partidetatik bat irabazi eta bat berdinduta, eta oraindik gol bat bera ere jaso gabe, eta Genets Angelukoa, berriz, sailkapeneko azkenetan dago, partida bat berdindu eta bestea galduta.

Avironek gaur Orleans hartuko du Didier Deschamps zelaian, 19.30etik aurrera. Gaur Baionara bisitari etorriko den taldeak ere orain arte Avironek egindako gauza bera egin du. Partida bat irabazi eta bestea berdindu.

Neurketa ez da samurra izango, baina zuri-urdinek orain arte Ligan jokatu dituzten bi partidetan argi eta garbi utzi dute, sailkapeneko goialdean ibili beharko luketela, gauzak normal joanda. Gaur irabazita, etxeko bi partidetan garaipenak lortuta izango lituzkete, eta horrek taldea indartu egingo luke.

Genetsek, berriz, kolpe latza jaso zuen joan den larunbatean etxean 1-3 galdu baitzuen Girondins B taldearekin. Hori-berdeek goian ibiltzeko ilusioarekin ekin zioten denboraldiari, eta Bordelekoen aurka galtzeak min apur bat egin zien denei.

Hala ere, Liga hasi besterik ez da egin, eta hemendik eta maiatza heldu bitarte, edozer gauza gerta daiteke. Girondinsen bigarren taldeak, gainera, talde oso indartsua duela erakutsi zuen.

Gaur, Balman jokatuko dute 20.00etatik aurrera. Horiek ere Genetsek lortutako emaitza berak eskuratu dituzte. Partida bat berdindu eta bestea galdu. Konfiantza hartzeko, ederra litzateke gaur puntuak lortzea.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Denuncian la discriminación que sufren los afectados
Euskal Herria
El PNV, Ibarretxe y el PSOE se autoexculpan y tratan de restar importancia a la crisis
Euskal Herria
Ingredientes para una crisis
Euskal Herria
«Buscan forzar que presionemos a la izquierda abertzale, y no lo lograrán»
Ekonomia
Trabajadoras de Conservas piden a Cebek «un acuerdo para todos»
Mundua
El programa de escuchas de Bush, inconstitucional
Kirolak
Astillero Kontxan ez dela izango, ofiziala
Mundua
El Ejército libanés toma el control de un país que llora a sus muertos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss