GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-08-19
- Harri-jasotzea
Izeta II.a da Igeldo Harria lehiaketa irabazteko faboritoa
·Adituen ustez, Goenatxo izango da bere aurkaririk zuzenena

DONOSTIA

Igeldo Harria lehiaketa izango da bihar 19.30etik aurrera Donostiako Trinitate plazan. Bertan, honako kirolari hauek hartuko dute parte: Izeta II.ak, Izeta III.ak, Lasartek, Elosukortak, Telleria III.ak, Telleria II.ak, Goenatxok eta Igoak.

Igeldo Harria 134 kiloko harri baldarra da, eta horrelako gainerako harriak bezalaxe, jasotzerakoan zailtasun dezente izaten ditu. «Behetik ateratzea kostatzen da gehien», esan du Goenatxo II.ak. Izeta II.ak eta Goenatxok azken urte hauetan lehia dezentea izan dute, baina iaz aiarrak bereganatu zuen txapela, eta aurtengorako ere bera da irabazteko faborito nagusia, eta horixe bera pentsatzen du Goenatxok ere: «Iaz berak irabazi zidan, eta aurten oso zaila ikusten dut bera gainditzea. Gainera, nik garaipena lortzeko berak baino jasoaldi bat gehiago eman beharra daukat. Berdinean, berak ni baino kilo gutxiago pisatzen duenez gero, berak irabaziko luke, eta Izeta baino jasoaldi bat gehiago ematea oso zaila ikusten dut», adierazi du azkoitiarrak.

Hala ere, lehen bi postuetan amaitzeko itxaropenik ez zaio falta: «Irabaztea oso zaila ikusten dut, baina lehenengo ez bada bigarren amaitzeko itxaropena badaukat», esan zuen lehian arituko den kirolaririk beteranoenak, datorren urrian 47 urte beteko baititu.

Lehiaketa honetan kirolari gazteak ikusteko parada ere izango da, eta hortxe izango dira Telleria anaiak, biak ere 20 urte baino gutxiagorekin. Gero, plazetan gehiegi ikusten ez direnak ere badira, Lasarte edo Igoa, esaterako, beste izen handiekin batera, Izeta II.a eta Goenatxoz gain, Izeta III.a eta Elosukorta ere bertan izango baitira. Adituen ustez, bi horiek borroka dezente izan dezakete hirugarren postua eskuratu ahal izateko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Denuncian la discriminación que sufren los afectados
Euskal Herria
El PNV, Ibarretxe y el PSOE se autoexculpan y tratan de restar importancia a la crisis
Euskal Herria
Ingredientes para una crisis
Euskal Herria
«Buscan forzar que presionemos a la izquierda abertzale, y no lo lograrán»
Ekonomia
Trabajadoras de Conservas piden a Cebek «un acuerdo para todos»
Mundua
El programa de escuchas de Bush, inconstitucional
Kirolak
Astillero Kontxan ez dela izango, ofiziala
Mundua
El Ejército libanés toma el control de un país que llora a sus muertos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss