GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-08-19
- Zarautz Hiria Torneoa
Markagailuak dioena baino alde nabarmenagoa ikusi da kantxan
·Asegarceko bi bikotek jokatuko dute, beraz, bihar arratsaldeko final handia

OLAIZOLA II - OTXANDORENA 22
XALA - PASCUAL 15

Pilotakadak: 626. Iraupena: 73 minutu. Benetako iraupena: 32 minutu eta 20 segundo. Markagailua: 1-1, 2-2, 3-3, 4-4, 10-6, 11-8, 15-10, 18-12 y 22-15. Sakez: 4 Olaizola II.ak eta 1 Xalak. Gertaerak: Sarrera oso ona Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan.

DONOSTIA

Aimar Olaizolak eta Iñaki Otxandorenak lortu dute Zarautz Hiria Torneoa jokatzeko lehen txartela ostegun arratsean Xala eta Pascuali 22 eta 15 irabazita. Horrela, Asegarcek bi bikote ziurtatu ditu Aritzbataldeko finalean eta Asperekin nahasian jokatutako lehen torneoa eskuratuko du Bilboko pilota enpresak.

Nahiz eta partida berdindua izan zela esan daitekeen markagailuko aldeei begiratuta ­2, 3 eta 4nako berdinketak zein 11-8koa horren erakusle­, pilotazaleek ez zuten une batez bada ere bikote gorriaren garaipena kolokan ikusi.

Dirua botata irten zen Olaizola II.a eta Otxandorenaren alde, ehun berrogeiri kantatu zuenik ere izan zen lehia hasi aurretik, zarauztarrek oso gogoan baitzuten bikote horrek final-laurdenetan erakutsitako erabateko nagusitasuna. Horri Xalak 2005eko urtarriletik Aimarri ez diola irabazi gehitzen badiogu, datu argigarria benetan, iragarpena okertzeko aukera gutxi geratzen ziren.

Urdinen esperantza apurrak Iñigo Pascualen eskuin besoan zeuden ipinita. Gasteizen sekulako maila emanda iristen zen Zarautza ­Titinekin jokatuz, hori bai­, baina, huts gehiegi egin ez arren, Otxandorenak baino ziurtasun gutxiago erakutsi zuen atzeko koadroetan.

Aimarrek lau sake sartu zizkion Abartzuzako atzelariari eta aurrean ere gorriek agintzen zutela nahiko argi geratu zen partidako lehen tantoak pasatu ahala. Olaizola II.a kolpe freskoarekin dago eta ostegunean ere tanto mordoska lortu zituen airez zein botera jokatuz.

Beraz, Aimar Olaizolak lau partida jokatuko ditu Zarautzen zortzi egunetan. Berragerpena aurreko larunbatean egin zuen eta kostaldeko garaipen-festa biribildu dezake bihar laugarrena irabazita.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Denuncian la discriminación que sufren los afectados
Euskal Herria
El PNV, Ibarretxe y el PSOE se autoexculpan y tratan de restar importancia a la crisis
Euskal Herria
Ingredientes para una crisis
Euskal Herria
«Buscan forzar que presionemos a la izquierda abertzale, y no lo lograrán»
Ekonomia
Trabajadoras de Conservas piden a Cebek «un acuerdo para todos»
Mundua
El programa de escuchas de Bush, inconstitucional
Kirolak
Astillero Kontxan ez dela izango, ofiziala
Mundua
El Ejército libanés toma el control de un país que llora a sus muertos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss