GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-24
Aralarrek PSNrekin zuen ituna bertan behera utzi du Burlatan
Jaietako txupinazoan Burlatako PSNko alkateak ikurrina balkoian ez jartzeko emandako aginduak eragina izan du bertako gobernu itunean. Aralarrek akordioa hautsi du, jasandako «erasoek» UPNren aurrean makurtzea islatzen dutela esanez. Batzarre erabaki horren kontra azaldu da eta ezker abertzaleak ez duela ezer sinesten zehaztu du.

BURLATA

Burlatako gobernu ituna bertan behera uzten dutela baieztatu zuen atzo Aralarrek. Iragan diren jaietako txupinazoan ikurrinaren aurka izandako erasoa da arrazoia: egun horretan, ikurrina balkoi batean atera zuten Aralar eta Batzarreko kideek, antza PSNrekin hitzartuta zuten moduan, baina udaltzainak hori kentzera bidali zituen Jose Muñoz PSNko alkateak.

Aralarren ustez, horrek talde hori UPNren menpe dagoela argi islatzen du. Ondorioz, itun horren balorazio positiboa egin arren eta bidea hortik pasatzen dela nabarmendu arren, bertan behera uztea erabaki du.

Akordio horretan PSN eta Aralarrekin batera NEB eta Batzarre daude. Azken horrek ez du ontzat jo Aralarren erabakia; izan ere, «haserretzeko motibo asko» izan baduela uste du, baina «iparra» ez dela galdu behar aipatu du: «Egoera honen erantzule nagusia UPN da», esan du. Batzarre ere nahastuta dago afera honetan, txupinazoa jaurtitzea berari zegokiolako. Ikurrina beste banderen maila berean jarri edo guztiak kentzeko eskatu zuen, eta alkateak onartu ez zuenez gero, jaien hasierako suziria pizteko ardura errefusatu zuen. Hala etorri zen balkoiko istilua.

Burlatako Auzokide Batzarra ezker abertzaleko hautagaitzak «harriduraz» hartu du Aralarren erabakia. Ituna aurretik apurtzeko aukera asko izan dituela nabarmendu du eta, beraz, orain emandako argudioa ez dutela sinesten azaldu du, are gehiago «agerian gelditu delako ikurrinaren defentsarekiko Aralarrek Leitzan, Barañainen, Iruñean eta beste hainbat tokitan duen utzikeria».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Los gobiernos más ricos afrontan el sida según sus intereses geopolíticos»
Jendartea
Semaf ve imprudente hablar sólo de un error humano en el siniestro del tren
Euskal Herria
El edil de Laudio se exculpa y cuestiona a los testigos
Ekonomia
Hildako bat eta zauritu bat Azpeitian izandako istripuan
Mundua
La gestión de la guerra hace tambalearse al equipo de Olmert
Kultura
Hainbat herritako doinuek hartuko dituzte Getxoko kaleak irailaren 1ean
Kirolak
Suspenden cautelarmente la decisión del CAT
Euskal Herria
Etxerat acusa a Madrid y París de mantener una «política criminal»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss