GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-24
Elgoibarko JAIAK
Sokadantza eta musika protagonista egun handian
Elgoibar jai nagusietan bete-betean sartu zen atzo. Lehen eguna ederki igaro ondoren, San Bartolome egun handia indar eta ekintza gehiagorekin dator: diana, kalejira, mariachiak, haurrentzako parkea, txokolate jatea... Adin eta gustu guztietarako ekimenak egongo dira. XIX. mendetik egiten den sokadantza ere ez da faltako.

ELGOIBAR

Orain dela zenbait urteko ohiturarekin jarraituz, San Bartolome egunean, abuztuaren 24an, Elgoibarren sokadantza dantzatzen dute, herriko patroiaren jaieguna izanik hamaiketako meza nagusiaren ondoren plazaratzen baitute. Dantza horri buruz Elgoibarren aurkitutako datu zaharrenak XIX. mendearen amaiera ingurukoak dira. Garai hartatik hona, dena den, dezente aldatu dira ohituraren nondik norakoak. Dantzariek elkarri eskuak emanda osatutako soka edo katean egiten den dantza da sokadantza. Dantzarien soka zirkulu irekian antolatzen da plazan, eta sokaren bi muturretan dauden dantzariek gidatzen dute dantza, aurresku edo aurrendari eta atzesku edo azkendari izenekoek.

Egun, alkateak atera ohi du soka eta plazari itzulia egin ondoren aurreskulariak hartzen du sokaren gidaritza. Haritz Euskal Dantzari Taldea arduratzen da Elgoibarren sokadantza egiteaz, eta talde horretako 14-20 bikotek egin ohi dute. Musika Udal Txistulari Bandak jartzen du txistuarekin eta danbolinarekin eta dantzarako erabiltzen diren tresna bakarrak zapi zuriak dira, neska-mutilak elkarrekin lotzeko balio dutenak.

Bigarren Errepublikaren garaian Romualdo Andonegik jardun zuen Elgoibarren dantza-maisu lanetan eta 1932an San Bartolome Txiki egunean plazaratu zen sokadantza. Ondorengo urteetan hainbat taldek hartu zuen dantza plazaratzeko ardura. 1964an jaietako sokadantza Txiki egunean egin beharrean, San Bartolome egunean bertan kaleratu zuen Ongarri elkarteak. Ongarri elkarteari Elorra dantza taldeak hartu zion lekukoa. 1972an egin zuen Elorra dantza taldeak azken aldiz sokadantza. Elorra desagertzean, dantzari nagusiz osatutako dantza talderik gabe geratu zen Elgoibar.

Galtzeko arriskuan egon zen

Sanbartolomeetako aurreskua bertan behera gelditzeko arriskua ikusi zen orduan eta horregatik sortu zen Haritz Euskal dantzari taldea, sokadantza hori dantzatzeko, alegia. Dantza egiteko modua 80ko hamarkadakoaren bukaeran Iñaki Gordejuela dantza maisuarekin ikasitakoa da.

Sokadantzaz gain, hainbat ekintza daude aurrez ikusita gaurko. Goizean goiz bi diana eta kalejira izango dira herrian barna. Arratsaldean, haurrentzako parkea, erraldoi eta buruhandiak eta profesionalen esku pilota partidak. Arratsaldean mariachiek alaituko dute herria, 23.00etan su-festak izango dira eta ondoren kontzertua. Jaia goizaldeko 05.30ean amaituko da txokolate jatearekin.



Udal Bandaren kontzertua

ELGOIBAR

San Bartolome Elgoibarko egun handiaren harira, Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du gaur Foruen plazan, sokadantzaren ondoren eta Jose Antonio Osoro Agirreren zuzendaritzapean. Antolatu duten egitaraua bost piezaz dago osatuta. Lehenak “El Relicario” du izena eta J. Padillaren pasodoblea da. Ondotik J. de Haanen “Ross Roy” obertura etorriko da. Kontzertuak La Chasse polkarekin izango du jarraipena, “J.Strauss” piezarekin. Laugarren adituko den pieza A. Dvoraken 9. sinfoniako “Antonin’s New World” izango da. Amaitzeko, Bright-Sanba motako “El Cumbanchero” N. Iwairen pieza aukeratu dute.

Egitaraua

Osteguna 24

09.15: Herriko dultzaina-jotzai- leen diana.

09.45: Udal Musika Bandaren kalejira.

10.45: Elgoibarko zaindariaren prozesioa. Jarraian: Sokadantza Haritz Euskal Dantzari Taldearekin eta Udal Txistulari Taldearekin batera, Foruen plazan. Ondoren: Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du, Foruen plazan.

16.30: Haurrentzako parke bikaina, Foruen plazan.

17.30: Erraldoi eta buruhandien kalejira, dultzaina-jotzaileekin batera.

18.00: Profesionalen esku pilota partidak, ikastolako frontoian.

19.30: Mexico Lindo mariachiak.

23.00: Su-festak, IMHko aparkalekuan. Jarraian: Duo Plaentxiren eta Mexico Lindo mariachien kontzertua, Foruen plazan.

05.30: Txokolatea, Maalako parkean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Los gobiernos más ricos afrontan el sida según sus intereses geopolíticos»
Jendartea
Semaf ve imprudente hablar sólo de un error humano en el siniestro del tren
Euskal Herria
El edil de Laudio se exculpa y cuestiona a los testigos
Ekonomia
Hildako bat eta zauritu bat Azpeitian izandako istripuan
Mundua
La gestión de la guerra hace tambalearse al equipo de Olmert
Kultura
Hainbat herritako doinuek hartuko dituzte Getxoko kaleak irailaren 1ean
Kirolak
Suspenden cautelarmente la decisión del CAT
Euskal Herria
Etxerat acusa a Madrid y París de mantener una «política criminal»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss