GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-08-24
Oskar Astarloak Top 14a utzi eta Ohorezko Mailan jokatuko du
·Elorrioko jokalariak Avironi agur esan dio eta Kitmar Ordizian arituko da denboraldi honetan

DONOSTIA

Oskar Astarloa elorriarrak Top 14a utzi du eta Ohorezko Mailara itzuli da. Azkeneko bi urte hauek Frantziako Ligako Maila nagusian eman ditu, eta aurtengo denboraldian Espainiakoan jokatuko du, nahiz eta bietan euskal taldeetan. Oraindik, ordea, ezinezkoa da euskal ligan jokatzea.

Donibane Lohizune eta Aviron Baionakoa izan dira Astarloaren azkeneko taldeak. Azkeneko bi urteak Top 14an jokatu ditu Avironekin, eta heldu den urtean Ohorezko Mailan arituko da Kitmar Ordiziarekin.

Astarloak berak azaldu zionGARAri Ordiziara etortzeko arrazoia: «Jadanik zortzi urte neramatzan etxetik kanpo, eta apurka-apurka gerturatzen hasteko garaia zela ikusi dut. Gainera, Ordizian beste herrikide batek ere jokatzen du, eta hori ere arrazoi handi bat izan da. Berarekin batera jokatzeak ilusioa egiten zidan, eta entrenamenduetara etortzeko lagun bat banuela ikusten nuen, urte asko egin baititut bakarrik bidaiatzen».

Pro 2 Mailan ari diren Paueren eta Akizeren eskaintzak ere bazituela esan zen garai batean, baina Astarloak ez omen du Frantziako Ligan jarraitzeko baldintzarik ikusi. «Aukerak izan ditut liga hartan jarraitzeko, baina aukera horiek ez nituen gustukoak, eta azkenean Ordizian amaitzea erabaki dut«, esan zuen jokalari bizkaitarrak. Taldean bera izango dela eredu badaki, baina helburuak betetzeko lan egin beharra dagoela jakinarazi zuen. «Taldearen nahia mailari eustea da. Gero Kopan zerbait egin daiteke. Hor, talderen batzuk lasaituta agertzen badira, ezusteren bat emango dugu, baina horretarako denok egin beharko dugu lan», onartu zuen Ordiziako fitxatze berriak.

Taldean giro ona aurkitu duela ere esan zuen. «Oraintxe hasi gara entrenatzen, baina jokalariak gogoz daude, eta giro ona sumatzen da», esan zuen.

Astarloari ez zaio eskaintzarik falta izan. Aurretik aipaturiko Akizez edo Pauez gain, Ohorezko Mailan dabiltzan beste bi euskal taldeek ere nahi baitzuten, Getxok eta Bera Berak: «Ederra da taldeak zutaz arduratzea, baina azkenean niri gehien gustatzen zitzaidan aukera hartu dut».

Atzera begira jarrita, bere aurreko taldeak, Avironek, aurten ere mailari eustea izango omen du erronka. «Taldea asko aldatu dute, baina aurreko urteetan ere gauza bera izan da. Jokalariak ekartzea bakarrik ez da, taldea egin egin behar baita. Top 14a oso zaila da; Liga oso gogorra da, eta garbi dago aurten ere mailari eusteko erronka izan beharko dutela», esan zuen Oskar Astarloak.

Top 14a irabazteko faborito nagusien artean beste euskal taldea dagoela garbi dauka. «Biarritzek sekulako taldea dauka, jokalari oso onak ekarri ditu. Gainera, dena asko lantzen dute; Baionan baino askoz ere gehiago lantzen da, bai fisikoki baita taktiko ere, eta hori nabaritzen da», esanda agurtu zen Astarloa.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Los gobiernos más ricos afrontan el sida según sus intereses geopolíticos»
Jendartea
Semaf ve imprudente hablar sólo de un error humano en el siniestro del tren
Euskal Herria
El edil de Laudio se exculpa y cuestiona a los testigos
Ekonomia
Hildako bat eta zauritu bat Azpeitian izandako istripuan
Mundua
La gestión de la guerra hace tambalearse al equipo de Olmert
Kultura
Hainbat herritako doinuek hartuko dituzte Getxoko kaleak irailaren 1ean
Kirolak
Suspenden cautelarmente la decisión del CAT
Euskal Herria
Etxerat acusa a Madrid y París de mantener una «política criminal»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss