GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-08-29
Obra erlijiosoak ezagutaraziz itxiko dute bihar Aita Donostiaren omenezko zikloa
Musika Hamabostaldiak hainbat ekitaldiren bidez goratu du Aita Donostiak utzitako ondare aberatsa. Jaialdiaren inaugurazioan, kaputxinoak sortutako doinuak aireratu zituzten Arkaitz Mendozak eta EAE Abesbatzak; omenaldi hunkigarria egin zioten Agiñako tontorrean, Jorge Oteizaren eskulturaren ondoan; obra bat idatzi zuten harentzako propio; eta protagonista izan zen Chillida Lekuko kontzertuetan ere. Musikariaren lanei buruz emandako ikuspegi zabala osatu nahi dute orain, sortu zituen doinu erlijiosoak lau haizetara zabalduz, duela 50 urte zendu zen egun berean, gainera: bihar, abuztuaren 30ean.

DONOSTIA

«Musika interesgarria izanen da entzungai, ilusio handiarekin prestatua. Hala ere, badakit ez dela publikoarengana erraz iritsiko, edertasunaz konturatzeko behin baino gehiagotan aditu behar delako, ikertu, haren barrenean igeri egin». Hala adierazi zuen Oscar Candendo organo-jotzaileak prentsaurrekoan. Aita Xabier Irastortza zuzendari eta Lontxo Ohiartzabal lagun dituela, Candendok Aita Donostiaren organorako eta kantu gregorianoetarako 17 obra aireratuko ditu Easo Kapera Gregoriarrarekin, bihar eguerdiko hamabi eta erdietan, Donostiako San Bizente elizan.

Ezaguna zaigu Aita Donostia, orain dela 120 urte jaio zen musikagile donostiarra. Oscar Candendok ezezaguna zela esan zuen, ordea: «Haren lan batzuk ez dira ikertu ere egin, eta utzitako ondarearen zati bat baino ez dugu entzuten. Horregatik zoriontzen dut Hamabostaldia».

«Gertatutako kontzertuan ezinbestekoak dira kantu gregorianoak, kaputxinoak oso maite baitzituen. Normalean, inongo musika tresnaren laguntzarik gabe abesten badira ere, XIX. mendean bazen hori aldatu nahi zuen korronte bat, eta Aita Donostiak ere kontuan izan zuen mugimendu hori», azaldu zuen Antzuolako organo-jotzaileak. Hori dela-eta, bi motatako lanak aditu ahalko dira emanaldian: kanta gregorianoak eta organo doinuak, aurrekoen iruzkin modukoak.

Easo Kapera Gregoriarraren ordezkari Santos Sarasolak jakinarazi zuen: «Abesti batzuek apaingarri gehiago dute besteek baino, eta silaba bakoitzak nota anitz du horietan. A cappella abestuko dituzte, eta Canderok organoarekin interpretatuko dituen lanen oinarri izanen dira. Zortzigarren eta bederatzigarren mendekoak dira, eta kantu gregoriano onenetakoak direla esan ohi da. Pieza xumeagorik ere izanen da kontzertuan, eta Donostiako kaputxinoaren armonizazioak izanen dituzte lagun».

Santos Sarasolak Aita Donostia fraidea zela nabarmendu zuen, eta haren bizitzan eta obran ezaugarri hori beste guztien gainetik dagoela. Jesus Maria Unanuek ere hori izan zuen ahotan: «Ziurrenik, beste konpositore bat izango zitekeen kaputxinoa izan ez balitz, gurtzeko sortzen baitzuen musika». Helburu horrekin idatzi zuen 1945ean “Missa pro defunctis”, bihar arratsaldeko zortzietan, San Bizente elizan, Hondore Abesbatzak interpretatuko duen lana, Unanueren zuzendaritzapean eta Ana Belen Garcia organoan dela. «Lekarotzen eta Bartzelonan idatzitako eta familiari eskainitako lan horretan, artistak mezuari eman nahi izan zion garrantzia, entzulearen barren-barreneraino heltzeko, baita doinu gregorianoen edertasuna ezagutarazi ere».

Gaurko agenda

Musika garaikidea

18.00 : Musika garaikidearen zikloaren barrenean, Taller Sonorok P. Gaigneren “Akaxa” estreinatuko du, baita J. M. Lopezen, D. del Puertoren, J.M. Sanchez Verduren, M. Soteloren eta J. Ruedaren obrak interpretatu ere, Kursaaleko erabilera anitzeko aretoetan.

London Symphony Orchestra

20.00 : Valery Gergieven zuzendaritzapean, London Symphoni Orchestrak P.I. Chaikovskyren “Concierto para violin” eta N. Rimsky Korsakoven “Scheherezade” obrak interpretatuko ditu, Kursaaleko auditoriumean. Kontzertu horretan, Vadim Repinek joko du biolina.

EHUko zikloa

19.00 : Gustavo Diaz Jerez piano-jotzaileak “Sonata en Re mayor KV 284”, “Sonata en La menor KV 310” eta “Fantasia y sonata en Do menor KV 475/457” lanak plazaratuko ditu. Miramar jauregian izanen da Euskal Herriko Unibertsitateko zikloaren barruan antolatutako ekitaldi hori.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El fuego de Zornotza se da por extinguido sin saber la causa
Jendartea
Ateak zabalik San Agustinen egunean
Euskal Herria
El PNV comienza a fijar fechas para que EA se decida
Euskal Herria
Erreferendum batean, EAEko biztanleek independentziaren alde egingo lukete
Ekonomia
Repsol amenaza a Bolivia con acciones legales
Kirolak
Ziganda avanza que habrá rotaciones
Kirolak
El juez admite el recurso del CAT y Astillero se queda fuera
Mundua
Los habitantes de Beirut reciben con protestas a Kofi Annan
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss