PILOTA Migel Mari URRUTIA | Erremonte jokalaria «Ligaxkan neure buruari erakutsi nion onenei irabazteko gai naizela» Joko txundigarria erakutsiz aho zabalik utzi zituen Migel Mari Urrutia saldiastarrak Lizasoren aurkako finalerdia ikustera Galarretara joan ziren ehunka zaleak. Erremonteak etorkizunera begira duen pilotari osoena da nafarra, eta ilusioz beteta helduko da Kursaal Torneoaren finalera. Aurrean Patxi Zeberio izango du, esperientzia handiko aurrelaria, baina Urrutia gaztea ez da kikiltzen. «Plazagizona naiz», adierazi digu.