- Txingak
Hierrok irabazi du Euskal Herriko txapela
DONOSTIA
Roman Hierro arabarrak bereganatu zuen herenegun txingen Euskal Herriko txapela. Metro gutxi batzuetako aldea bakarrik kendu zion Agirregabiria gipuzkoarrari.Bi kirolari horiek beste maila batean daude. Beste inor hurbildu ere ez zaie egiten kirol horretan, bestela, gainerakoei kendutako aldea ikusi besterik ez dago. Hogei untzeko aldea baitago estreinako bietatik hirugarrengora, eta horrek dauden aldeak garbi uzten ditu. Hierrok atzetik aritzearen abantaila izan zuen, bai baitzekien aurrekoak zer egin zuen, eta azkenean berea izan zen txapela. Agirregabiriak maila handia eman zuen eta 31 untze egin zituenean utzi zituen txingak. Kirolari bakoitzak esku bakoitzean 50 kiloko txingak erabili zituen. Itziartarrak gehiago egin zezakeen susmoa utzi zuen,
baina seguruenik beste inork bere marka hautsiko zuenik ez zuen pentsatuko,
baina Hierrok lortu zuen. Atzetik joan zen, eta bestearena gainditu zuenean utzi
zituen txingak. Bi horiek gehiago ere egin dezaketela esaten zuten batek baino
gehiagok, baina egindako marka ez da txantxetakoa, 31 untzera iritsi baitziren,
eta marka oso ona da. Azkenean, metro gutxi batzugatik, ordea, txapelak Arabako
bidea hartu zuen. Txutxi Larrazabal
arabarrak eskuratu zuen hirugarren postua.
|