- Harri-zulatzaileak
Jaizubia Hondarribikoak bereganatu du Euskal Liga
·Amaitzeko jardunaldi bat falta dela segurtatu du garaipena
DONOSTIA
Jaizubia Hondarribiko taldeak segurtatu du EuskalHerriko Ligako txapela. Gipuzkoarrei amaitzeko jardunaldi bat geratzen zaie, baina han gertatzen dena gertatu, txapela inork ez die kenduko.Gipuzkoarrek egindakoak ez du meritu makala. Herrialdeko talde bakarra da, lehen urtea dute mutilek Ligan, eta saio guztiak kanpoan jokatu dituzte. Hala ere, irabazi egin dute, eta horrek agian talde gehiago sortu eta laguntzak gehitzeko balioko du. Ligako hamar taldeak batera aritu ziren Bilbon. Bost neurketa izan ziren, nahiz eta gero denen markak hartzen zituzten kontuan, orain arteko saio guztietan bezalaxe. Lehia horien guztien artean Trapagaranen eta Jaizubiaren arteko dema zen erakargarriena, apirileko apustuaz geroztik neurtzeko baitzeuden. Orduan bizkaitarrek aise irabazi zuten, baina oraingoan gipuzkoarrek lortu dute garaipena, inongo eragozpenik gabe. Trapagaranek azkeneko hiru ligak irabazi ditu, eta bera
zen aurten ere faboritoa, baina bere mailarik ez du eman. Tartean lesio batzuk
izan ditu, eta horrek kalte egin dio, baina itxaroten zen baino ahulago dabil.
Galdamesek egin zuen saioko markarik
onena.
|