GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-08-29
- San Miguel Liga
Istiluak istilu, benetako arrauna uretan jokatzen dela agerian geratu da
·Hondarribiak lidergoan jarraitzen du, eta Liga lehen postuan amaitzeko aukera asko ditu

DONOSTIA

Zoritxarrez, arraunean beti izan da polemika asko. Azkenaldian, gainera, gehiegi. Zorionez, baina, ontziak uretan direnean lehiak izaten du garrantzia; beste ezerk ez du izaten protagonismoa, eta asteburuan, Traineruen Kluben Elkarteak (TKE) antolatzen duen San Miguel Liga, behintzat, zirraragarria izan da.

Asteburuari Orioko Ikurrina jokatuta ekin zioten. Itsasoak erabat baldintzatu zuen arraunlarien lana, baina baita antolatzaileena ere. Estropada ordu eta erdiz atzeratu behar izan zuten, balizekin arazoak zirela-eta, baina arazoak arazo, lehiak protagonismoa bereganatu zuen.

San Miguel Ligako lehen sailkatuak, Hondarribiak, beste garaipen bat lortu zuen, eta sei ikurrin bilduak ditu aurten. Ohorezko txandako azken txanpa zoragarria izan zen. Traineruek bagak nola aprobetxatzen zituzten ikustea zoragarria izan zen, baina baita olatuaren gainean geldi-geldirik nola geratzen ziren gertutik bizitzea.

Azkenean, baina, batek irabazi behar, eta Ama Guadalupekoak erdietsi zuen berriz ere garaipena. Hondarribiarrek, hurrengo egunean Castron kale egin zuten arren, lidergoari eutsiko diotela dirudi. Lau estropada baino ez dira geratzen, eta Castro nahiko urrun dute.

Jose Luis Kortaren mutilak izan ziren igandeko probako onenak. Castro, Kortak berak egunkari honetan azaldu zuen bezala, ez da etxean ondo aritzen den horietakoa, baina igandean ondo egin zuten beren jarduna, eta maisuki gailendu ziren. Pedreña, larunbatean hirugarren izan ostean, bigarren izan zen, eta ziabogetan gaizki aritu izan ez balitz, seguru asko beste ikurrinaren bat etxean izango zukeen honezkero. Orio hirugarren izan zen, eta etxekoan garaipenetik hurbil ibili zen. Joxean Olaskoaga Aizperro-ren mutilek Frantziska Etxeberria Oliden Xorda ostiralean zendu zen «Orioko amona» omendu nahi izan zuten, baina ez zuten garaipena erdiesterik lortu.

Hala ere, Pedreñak eta Oriok, Castrok eta Hondarribiak bezalaxe, Kontxako Banderan egoteko aukera gehien dituzten lau taldeak direla agerian utzi zuten beste behin. Ezustekoak, ordea, izaten dira, eta lanean orain bezain tinko jarraitu beharko dute.

Sailkapena

1. Hondarribia 150 puntu

2. Castro 137

3. Orio 133

> 4. Pedreña 125

5. Arkote 91

> 6. Cabo da Cruz 87

7. Zarautz 86

> 8. Urdaibai 84

9. Mecos 74

> 10. Zumaia 63

11. Laredo 32

> 12. Pasai Donibane 30


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El fuego de Zornotza se da por extinguido sin saber la causa
Jendartea
Ateak zabalik San Agustinen egunean
Euskal Herria
El PNV comienza a fijar fechas para que EA se decida
Euskal Herria
Erreferendum batean, EAEko biztanleek independentziaren alde egingo lukete
Ekonomia
Repsol amenaza a Bolivia con acciones legales
Kirolak
Ziganda avanza que habrá rotaciones
Kirolak
El juez admite el recurso del CAT y Astillero se queda fuera
Mundua
Los habitantes de Beirut reciben con protestas a Kofi Annan
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss