- Sega
Euskaldunak eta austriarrak, Ordizian
DONOSTIA
Datorren igande eguerdian jokatuko dute Ordizian Euskal Herriko Nazioarteko erako Sega Txapelketa. Bakarkako saioa izango da, eta bertan kirolari euskaldunez gain, austriarrak ere izango dira lehian. Azkartasuna eta txukuntasuna uztartuko dira lehiaketa horretan.
Gizonezkoek 100 metro karratuko sail bana izango dute; emakumezkoek, berriz, erdia izango dute. Antolatzailea Almintza elkartea izango da, eta atzo bertan ezagutarazi zituzten han lehian izango diren kirolarien izenak.
Nesketan, honako hauek izango dira: Gabirondo, Galarraga, Jauregi, Ansa, Geresta, Garmendia, Astondoa eta Garin. Horiek guztiak EuskalHerrikoak dira, eta Hadtswalmer eta Sams Austriatik etorrikoak.
Mutiletan, berriz, honako hauek izango dira nor baino nor arituko diren segalariak: J.Etxeberria, Zuriarrain, G. Etxeberria, Arretxe, Goenaga, Ormaetxea, Egia, Goikoetxea, Aranalde, Alkorta, Atxa, Goioaga, Mariñelarena, Izagirre, Agirrezabala, Atin, Altzo, Jauregi, Arteaga, I.Garmendia, Bereziartua, J.Garmendia, J.J.Irazusta, L.Irazusta, Alkain, Lizaso, eta Mondela. Horiek guztiak Euskal Herrikoak dira. Horiez gain, Rapperstofer eta Kurts etorriko dira Austriatik.
Ekinaldia Ordizian izango da, hiri barrutik eta errepidetik oso gertu, eta ekinaldia 12.30ean hasiko da. Sega denboraldiko azkenetako saioa izango da Euskal Herrian.
|