GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-08-29
- Aizkora
Zango-makilen gainean ere Bikondoak marka egin du

DONOSTIA

Koxe Bikondoa aizkolariak marka handi bat egin du, eta Guinness liburuan izango da hemendik aurrera. Aretten, Biarnon, hanketan 1,12 metroko altuera zuten zango-makilak jarri, eta 2,40 metrora zegoen enborra moztu zuen. Enborrak 1,10 metro zituen bueltan, eta hamar minutu eta 40 segundoan erdibitu zuen.

Sortzez Legasakoa, Nafarroakoa da 59 urte dituen gizon hori, baina 17 urterekin joan zen Altzürüküra, eta bizitzako zatirik handiena Zuberoan eman du. Beraz, ia-ia aizkolari zuberotarra dela esan daiteke.

Marka horrekin, Guinness liburuan duen bosgarren errekorra da, eta egin duenetan zailenetakoa dela onartu zuen berak: «Oso urduri atera nintzen; ia ez nekien non negoen ere. 59 urte ditut, eta banekien marka bat egiteko azkeneko aukera zela. Gastu handiak egin behar izaten dira horrelako gauza bat egiteko, eta huts egiteko beldur horrek erabat jan ninduen».

Urduritasun horrek enborra denbora gutxiagoan moztea galarazi omen zion. «Oso urduri atera nintzen. Zango-makilekin oinez ibiltzeko ez daukat inongo arazorik, baina egun horretan makila baten laguntzarik gabe ez nintzen haien gainean ibiltzeko gai. Hala ere, azkenean enborra moztu nuen, eta emaitza hor geratzen da», azaldu zuen.

Aizkolari nafar-zuberotar horren beste lau marka ere topa daitezke errekorren Guinness liburuan sartuta. 13,60 metroko altueran begiak zabalik baina lotu gabe enbor bat moztea izan zuen estreinako marka. Gero, begiak itxita 10 metroko altueran enbor bat moztu zuen. Hirugarren marka motozerrarekin egin zuen 8 metroko altueran, eta 36 epai eman zituen lurrera bota gabe. Azkenekoa, buruz behera egin zuen aizkoran. Hemendik aurrera, erakustaldiak egitea izango da Bikondoaren asmo bakarra. «Markak egitea amaitu da. Bost baditut, eta horiekin akabo. Jadanik 59 urte dauzkat eta oraingoarekin nahikoa da. Hemendik aitzinera erakustaldiak egingo ditut. Aizkoran buruz behera, zango-makilekin eta motozerrarekin altueran; hiru aukera horiek dauzkat egiteko, horiekin entrenatzen bainaiz, horiek eskatzen baitizkidate. Begiak itxita jadanik ez dut egiten. Gainera, motozerrarekin ere irudiak egiten ditut», adierazi zuen, eta besterik gabe agurtu zen Koxe Bikondoa.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El fuego de Zornotza se da por extinguido sin saber la causa
Jendartea
Ateak zabalik San Agustinen egunean
Euskal Herria
El PNV comienza a fijar fechas para que EA se decida
Euskal Herria
Erreferendum batean, EAEko biztanleek independentziaren alde egingo lukete
Ekonomia
Repsol amenaza a Bolivia con acciones legales
Kirolak
Ziganda avanza que habrá rotaciones
Kirolak
El juez admite el recurso del CAT y Astillero se queda fuera
Mundua
Los habitantes de Beirut reciben con protestas a Kofi Annan
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss