GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-08-29
Portu-zirkulazioa igo egin zen ekain arte Bilbon eta Pasaian
Bilboko eta Pasaiako portuen urteko lehen sei hilabeteetako datuak argitaratu dituzte, eta horien arabera, epe horretan kudeatutako portu-zirkulazioa batez beste %10 hazi da. Portuetatik pasatako merkantzia-ontziei begiratuta, hala ere, Pasaian %0,87 jaitsi da; izan ere 2005ean urtarriletik ekaina arte 803 ontzi izan ziren portuan, eta aurten 796.

BILBO

Estatuko Portuak argitaratutako datuen arabera, Bilboko eta Pasaiako portuetan kudeatutako batez besteko portu-zirkulazioa tonatan eta urteko lehen sei hilabeteetan %10,85 eta %9,66 hazi ziren hurrenez hurren, iazko garai bereko datuekin alderatuta.

Era berean, Bilbon ekainera arte izandako zirkulazio tamaina 18,4 milioi tonara igo zen; joan den urtean, berriz, 16,6 milioi tona izan ziren. Pasaian, berriz, joan den urtean 2,6 milioi tona jaso zituzten, eta aurten, 2,9 milioi tona.

Bi portuetan garraiatutako merkantziei dagokienez, Pasaian 1,15 milioi tona izan zituzten, eta 2005ean, 1,1 milioi tona; hau da, %4,9 emendatu da. Bilbon iaz 4,6 milioi tona bildu zituzten, eta aurten, 4,7. %1,4 igo da, beraz.

Beherakada Pasaian

Datu negatiborik izan da, hala eta guztiz ere; izan ere, merkantzia-ontziak Bilboko Portuan %2,3 emendatu ziren; Pasaiako Portuan, berriz, %0,87 jaitsi ziren.

Aurten urtarriletik ekaina bitartean 1.812 merkantzia-ontzi pasatu ziren, gainera, Bilbotik; joan den urtean 1.771 izan ziren. Pasaian, aldiz, iaz 803 merkantzia-ontzi pasatu ziren portutik, eta aurten, 796.

Azkenik, bidaiari kopuruari eta itsas bidaiei erreparatuta, Bilboko portuan %4,6 igo ziren bidaiariak. Zehazki, 2005eko lehen sei hilabeteetan 65.729 bidaiari pasatu ziren Bizkaiko portu horretatik, eta 2006an, 68.751. Itsas bidaiak %3,7 hazi ziren; iaz 27 izan ziren, eta aurten, 28. Pasaiako portuak ez du zerbitzu hori eskaintzen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El fuego de Zornotza se da por extinguido sin saber la causa
Jendartea
Ateak zabalik San Agustinen egunean
Euskal Herria
El PNV comienza a fijar fechas para que EA se decida
Euskal Herria
Erreferendum batean, EAEko biztanleek independentziaren alde egingo lukete
Ekonomia
Repsol amenaza a Bolivia con acciones legales
Kirolak
Ziganda avanza que habrá rotaciones
Kirolak
El juez admite el recurso del CAT y Astillero se queda fuera
Mundua
Los habitantes de Beirut reciben con protestas a Kofi Annan
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss