Azkarragaren esanetan, Iñaki de Juana «legeen manipulazioaren biktima da»
Iñaki de Juanaren egoeraren gainean, Joseba Azkarragak esan zuen atzo «alderdi interesen araberako legeen manipulazioaren biktima» dela. Auzitegi espainolek ezarritako espetxe-zigorra osorik betea du donostiarrak eta, orain, GARAn idatzitako bi iritzi artikulu direla-eta espetxean dute. Sailburuaren iritziz, «ez dago eskubiderik» De Juanarekin gertatzen ari dena gertatzeko. EAJk, berriz, preso politikoak aberriratzea «ezinbesteko pausoa» dela azaldu zuen.
DONOSTIA
Gasteizko Gobernuko Justizia sailburu Joseba Azkarragaren ustez, «erabat salagarria den eskandalua da» Iñaki de Juana euskal preso politikoaren kasua. Hain zuzen ere, 23 egun bete ditu gaur De Juanak gose-greban, abuztuaren 7an hasi baitzuen. 14 kilo baino gehiago galdu ditu donostiarrak, eta azken berrien arabera, «oso indartsu» dago animoz. Joan den larunbateko manifestazioan 2.000 lagunek De Juanari elkartasuna adierazi zioten, eta berehala askatzeko eskatu zuten. Donostiako Miramar Jauregian egindako adierazpenetan, Joseba Azkarragak esan zuen Iñaki de Juana preso politikoa «legeen manipulazioaren biktima» dela, eta manipulazioaren helburua auzitegiek ezarritako espetxe zigorra baino gehiago betetzea dela. Lakuako sailburuaren ustez, gainera, hori gerta dadin De Juanak are eta denbora handiagoa kartzelan igaro dezan «PSOEren Gobernua egiten ari dena erabat salagarria den eskandalua da». Izan ere, epaile batzuen «isiltasunarekin» eta beste batzuen «parte hartze aktiboarekin» legeak «manipulatzen» saiatu dira Azkarragaren ustez.
«Alderdi interesen arabera» «Ez dago eskubiderik De Juanarekin gertatzen ari dena gertatzeko», salatu zuen Azkarragak. Izan ere, sailburuaren abu- ruz, Estatu espainoleko Segurtasun idazkari ohi Rafael Veraren eta «beste preso batzuen» kasuetan «epaile-organoen eta Gobernuaren ekinbideak ezberdinak» izan dira. «Ezin dira legeak alderdi interesen arabera erabili preso zehatz batzuei kalte egiteko, horiek egindako delituak edozein direla ere», esan zuen Azkarragak. Gainera, preso politikoen egoera «arindu» dezakeen «neurri oro» alderdi «garrantzitsua» dela esan zuen. Bestalde, EAJko Euzkadi Buru Batzarreko buru Josu Jon Imazek eta Gipuzku Buru Batzarreko buru Joseba Egibarrek atzo prentsaurreko bat eman zuten batera, eta kazetariek De Juanaren gainean galdetu arren, Donostiako bizilagunaren inguruan zehazki hitz egitea saihestu zuten. Euskal preso politikoak Euskal Herrira ekartzeak duen garrantzia nabarmendu zuten, ordea. Joan den ostiralean Imazek esan bezala, presoak Euskal Herrira ekartzeko eskaera «arrazoi etiko eta praktikoengatik» egin zuen. Haren esanetan, presoak «aspaldi» aberriratu behar zituzten, baina orain «ezinbesteko» pausoa da. Egibarren ustez, azken urteotan espetxe politikan egindako legedi aldaketak indargabetzea «oso zaila» izango du orain PSOEk, baina prozesuan arlo garrantzitsua dela esan zuen.
UFP: «Si se quedara como un vegetal, sería fenomenal»
GARA
MADRID La resaca mediática en torno a la marcha en apoyo a Iñaki de Juana, que el sábado pasado congregó a 2.000 personas en las calles de Donostia, continuó en la jornada de ayer. El PP volvió a arremeter contra el Departamento de Interior de Lakua por su «pasividad y permisividad» con la marcha, mientras que la AVT habló contra los promotores y Lakua al son de las declaraciones que varios sindicatos de la Policía española realizaron respecto a De Juana. La AVT anunció que hoy se personará en la Audiencia Nacional para interponer una denuncia contra los «responsables» que permitieron la manifestación, así como contra los propios convocantes. Según señaló el presidente de la AVT, Francisco José Alcaraz, «manifestarse y lanzar proclamas a favor de un terrorista es un acto de exaltación del terrorismo, además de una ofensa a las víctimas». «Pedir amnistías» El Sindicato Unificado de Policía (SUP), por su parte, señaló que apoya la pretensión de la AVT de actuar judicialmente contra el consejero de Interior del Gobier- no de Gasteiz, Javier Balza. Mientras, preguntado por la huelga de hambre que ha iniciado De Juana, el secretario general de la Unión Federal de Policía (UFP), Fernando Vázquez, expresó sin tapujos su deseo de que el preso donostiarra tenga «problemas» motivados por la huelga y afirmó que «si se quedara como un vegetal, sería fenomenal. Ojalá le tuvieran que dar de comer con una pajita; así, le quitaríamos trabajo a sus secuaces de pedir amnistías».
|