GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-08-29
Iñaki ETAIO*
Bolivian ere justizia eske daude
Bolivian ere errepresioak protagonismoa izan du mendeetan. Errepresioaren ondorioz, hildako eta desagertutako asko izan dira. Horren eraginez, Bolivian ASOFAMD izeneko erakunde nazionala dago, desagertuen familiartekoen elkartea.

Elkarte honen sorrera 1970. urtean izan zen. Ama batek ­Maria Luisak, hain zuzen ere­ sortu zuen elkartea bere seme gerrillariak desagertuak eta hilak izan zirenean.

Egun, elkartean 150 kide inguru dira eta ia denak desagertuen familiakideak dira, desagertuak ere 150 inguru baitira. Ez dira asko beste herrietako diktadurekin parekatuz gero. Izan ere, errepresioak bertan hil zituen asko eta asko, desagerrarazi gabe.

Latinoamerikako diktaduren artean sorturiko Condor Plana ere honaino iritsi zen eta 35 desagertutako utzi zituen, horietako 8 Txilen eta 6 Argentinan.

Nahiz eta erakundea txikia izan, urte asko daramatzatenez, pisu handia dute Bolivian. Egunotan Beatriz eta Leonardorekin egon gara, biak desagertuen senideak. Beatrizen kasuan, gizona desagerrarazi zuten, Luis Garcia Mezaren diktadura garaian. Eta Leonardoren kasuan, urtebete eta zortzi hilabete zituenean, bere gurasoen bila joan ziren etxera. Etxean alderdiko beste neska bat zegoen eta, hari esker, semea berea zela adierazi zielako, Leonardo salbatu egin zen, baina ez hala bere gurasoak. Ordutik daude desagertuak.

Ez dira kasu bakarrak. Jose Carlos Trujilloren kasua, adibidez, hor dago: Santa Cruzeko kartzelan desagertu zen, Hugo Banzerren diktadurapean. 30 urtean, 37 epaile atzera bota ziren kasu hau ikertzeko garaian. Egun, errudunak identifikatu gabe daude; ez dituzte aurkitu; ez dituzte aurkitu nahi.

Erizaina eta medikua tirokatu

Kontatu diguten beste kasua Ana Colqui erizainarena da. Honi la ratonera deituriko operazioa egin zioten. La ratonera militarrek askotan erabiltzen zuten estrategia zen. Militarrek igeltsero bat tiroz hil zuten eta, erizaina beragana laguntzera hurbildu zenean, tiroz akabatu zuten. Ondoren medikua hurbildu zen eta masailezurrean tirokatu zuten: desitxuratu egin zuten, baina hil ez.

Carla Rutiloren gurasoak desagerrarazi zituzten eta bera, urtebete besterik ez zuela, adopzioan eman zuten, zehazki gurasoen hilketan parte hartu zuen militar bati. Familiakoek, amonak zehazki, alaba eta bilobaren arrastoa jarraitu zuen eta ASOFAMD elkartearen bidez, biloba hamaika urte zituenean aurkitu zuen. Militar honek Carla eta beste desagertu baten semea zituen etxean.

ASOFAMD elkartearen helburu nagusiak bi dira. Alde batetik, desagertuen gorpuak aurkitzea eta, bestetik, inpunitate hori haustea, hau da, hiltzaileak aurkitzea eta epaitzea. Nahiz eta desagertu batzuk aurkitu, askok eta askok desagerturik jarraitzen dute. Inpunitateari dagokionez, ia ez dago kondenaturik. Luis Garcia Meza diktadorearen kasuan, kondenatu zuten baina ez dago kartzelan, egun ospitale militar batean dago, nahiz eta militar kargutik bota zuten, horrek dakartzan pribilegio eta onura guztiekin.

Oraingo gobernuaren jarrerari buruz galdetuta, borondate ona duela erakutsi duela diote, baina praktikan gaitasun eza duela azpimarratu dute, agian esperientzia faltagatik edo.

Euskal Herriko egoera azaldu ondoren eta material batzuk elkartrukatu ostean, gaur egun justizia lortzeko borrokan diharduten lagun hauetaz agurtu gara. -

(*) Iñaki Etaio Bolivian dagoen Askapeneko brigadista da. Naroa Iturri, Juanjo Goikoetxea eta Gaizka Uharte ere bertan dira eta haiek ere sinatu dute artikulua


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
El fuego de Zornotza se da por extinguido sin saber la causa
Jendartea
Ateak zabalik San Agustinen egunean
Euskal Herria
El PNV comienza a fijar fechas para que EA se decida
Euskal Herria
Erreferendum batean, EAEko biztanleek independentziaren alde egingo lukete
Ekonomia
Repsol amenaza a Bolivia con acciones legales
Kirolak
Ziganda avanza que habrá rotaciones
Kirolak
El juez admite el recurso del CAT y Astillero se queda fuera
Mundua
Los habitantes de Beirut reciben con protestas a Kofi Annan
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss