GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-05
Manifestaziora deitu du Sakanako ezker abertzaleak larunbaterako Altsasun
«Euskal Herriak autodeterminazioa» lelopean manifestaziora deitu du Sakanako ezker abertzaleak heldu den larunbaterako Altsasun 18.30etik aurrera. Atzo egin zuten aurkezpenean nabarmendu zutenez, «Euskal Herriak aukera historikoa dauka gatazka konpontzeko» eta horren aurrean «ezinbestekotzat» jo zuten «inposizioaren aroa amaitzea». Horrekin batera, Euskal Herriaren nazio izaera aitortzeko eskatu zuten gatazka politikoa konpondu ahal izateko.

ALTSASU

Sakanako ezker abertzaleak manifestaziora deitu du larunbaterako, hilaren 9rako, Altsasuko plazatik «Euskal Herriak autodeterminazioa» lelopean.

Altsasun atzo egin zuten agerraldian aurkeztu zuen Sakanako ezker abertzaleko ordezkari talde batek mobilizazio hori. «Hemen bildu gaituena gure herriak,Euskal Herriak, au- rrean duen erronka politiko eta historikoarekin duen konpromiso tinkoa da», adierazi zuten.

Horrekin batera, «mendez mende eta belaunaldiz belaunaldi luzatzen ari den gatazka politikoari konponbide demokratikoa emateko aukera historikoaren aurrean» gaudela nabarmendu zuten Altsasun bil- dutakoek.

Gatazka gainditzeko eta konponbide demokratikoa eraikitzeko gaineratu zuen beharrezkoa dela «inposizioaren aroa, Euskal Herriaren menpekotasuna eta lurralde zatiketaren aroa atzean uztea».

«Herri eta norbanakoen eskubideen urraketaren aroa gainditu behar da euskal he- rritar guztientzat demokrazia egoera bat sortzeko, bertan proiektu politiko guztiak bideragarriak izateko, eta herritarren borondate librearen adierazpena izango da Euskal He- rriaren barne antolaketarako eredua eta beste herriekiko harremanak erabakitzeko bidea», azaldu zuten.

Egungo une politikoa «gatazka egoeratik konponbide demokratikora igarotzeko oso garrantzitsutzat» jo zuten Sakanako ezker abertzaleko kideek.

«Euskal Herriaren nazio iza-era aitortzean eta nazio gisa Euskal Herriari dagozkion eskubideen gauzapenerakobideak irekitzean emanen zaio konponbidea gatazkari. Ez dago konponbiderik Euskal Herriari lurralde batasuna eraiki eta aske izateko bide demokratikoak irekitzen ez bazaizkio», gaineratu zuten manifestazioaren deitzaileek.

Ildo horretatik, heldu den larunbaterako Altsasun manifestaziora deitu dute, eta 18.30ean abiatuko da herriko plazatik «Euskal Herriak autodeterminazioa» lelopean.

«Uste dugu beharrezkoa dela Euskal Herriaren eskubideen alde, autodeterminazioaren alde, herri dinamika indartsu bat bultzatzea prozesu demokratikoak bizi duen egoera zailetik ateratzeko», esan zuten.

Kritika alderdi politikoei

Bide batez, alderdi politikoek gai honen gainean mantentzen duten jarrera kritikatu zuten Sakanako ezker abertzaleko ordezkariek.

«Ezin dugu onartu alderdi politiko gehienetan nagusitzen ari den jarrera, hau da, Euskal Herriaren premiak eta lehentasunak alde batera utzi eta bakoitzaren interes alderdikarien arabera kudeatzea egoera politikoa, prozesu demokratikoak aurrera egin dezan egin behar diren urrats politikoak atzeratzeko eta desitxuratzeko ahalegina», salatu zuten Sakanako ezker abertzaleko kideek Altsasuko agerraldian.



Parte-hartzea bultzatzea
GARA

ALTSASU

Euskal Herriak egun bizi duen une politikoan herritarren parte-hartzea «ezinbestekoa» dela nabarmendu zuten Altsasuko manifestazioaren deitzaileek. «Herriak bere gain hartu behar du Euskal Herriaren eskubideak defendatu eta garatzeko ardura. Azken urte hauetan herri askok irabazi dute askatasuna mundu osoan. Munduko mapa askoz ere anitzagoa eta koloretsuagoa da orain», azaldu zuten.

«Baina oraindik falta dira izar batzuk munduko herri libreen ortzian pizteko. Pitz dezagun izar berri bat munduaren zeru gainean, Euskal Herria izena duen izarra», gaineratu zuten agerraldian.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Nuevos capítulos del despropósito judicial
Jendartea
Hiru Sareta censura que la Oficina de la Lengua desatienda la calidad del euskara
Euskal Herria
Testigos internacionales constatan que «se criminaliza la búsqueda de solución»
Euskal Herria
Errazti: «EA es un proyecto definido, claro e importante»
Ekonomia
Agosto aumenta en 2.531 el número de personas paradas en Hego Euskal Herria
Kultura
Kepa Junkera regresa con un disco inspirado en las ciudades y lleno de multiculturalidad
Kirolak
House asume su rol y promete trabajo y defensa
Mundua
La ONU mediará en el canje de prisioneros entre Hizbula e Israel
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss