GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-09-05
Tartean, Ados, Tanttaka, Tentazioa, Gaitzerdi eta Pikor taldeak, Katalunian
Tartean, Ados, Tanttaka, Tentazioa, Gaitzerdi eta Pikor konpainia euskaldunek obra bana aurkeztuko dute Katalunian, ostegunetik igandera bitarte eginen duten Tarregako Azokan, Europako hegoaldeko antzerki erakusleiho garrantzitsuenean. Euren burua gure herrialdetik kanpo ezagutarazteko aukera ezin hobea izanen dute, beraz, talde horiek guztiek. Aretoko lau ikuskizunek eta kaleko bik osatzen dute Lakuako Gobernuak hamaikagarren urtez sustatu duen ekimenaren egitaraua.

DONOSTIA

Tarregako Azokako zuzendari artistikoa, Llorenc Corbella, kontent zen atzoko prentsaurrekoan, aurten ere sei euskal talde izanen direlako Lleidako antzerki bestan. «Fira del Teatre al Carrer izugarri hazi da, eta hiru edo lau hilabete pasa arte ez dugu jakinen ongi ala gaizki joan den. Baina dagoeneko hurrengo urteko edizioa prestatzen ari gara, eta konpainiek berriro parte hartu nahi dutela ikusi dugu. Euskaldunek ere materiala bidali digute, eta horrek Tarrega interesgarria dela adierazten du», esan zuen.

Tarregakoa azoka dela nabarmendu zuen: «Zorionez, publikoa ziurtatua daukagu, baina guretzat garrantzitsuena profesionalak hurbiltzea da. Konpainiekin eta banatzaileekin harremana izatea. Antzerki emanal- diak egiteaz gain, profesionalen elkargune izatea. Eusko Jaurlaritzak, esate baterako, postu bat ezarriko du konpainien inguruko informazioa eskaintzeko», esan zuen.

Kukai dantza konpainiak eta Tanttakak Euskal Herrian aski ezaguna den “Otehitzari biraka” lana eramanen dute Kataluniara. Ion Maia dantzari eta aktoreak jakinarazi zuen: «Jorge Oteizari buruzko ikuskizuna da. Ez eskultoreari buruzkoa bakarrik, ordea. Artistaren ikuspegi zabala emanen dugu, Oteiza poetaren, pentsalariaren eta filosofoaren Euskal Herriari eta bizitzari buruzko gogoetak azalduz». Dantza izanen da protagonista, zazpi dantzari izanen baitira agertokian. Hala eta guztiz ere, Oteizak berak pisu handia du Mireia Gabilondok idatzitako gidoian, baita haren poesiak eta Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak, Bingen Mendizabalek eta Mikel Fernandezek lan horretarako propio sortutako doinuek ere.

Tentazioa konpainiak haurrentzako ikuskizun bat ekoitzi du lehendabiziko aldiz, eta huraxe plazaratuko du Lleidan: “La escuela vacía”. Eneko Olasagasti taldeko ordezkariak munduko lurralde txiroenetako ume langileen errealitatea islatzen duen obra horren argumentuaren berri eman zuen:«Afrikako herri bateko maisu batek lantegian ikusi ditu ikasleak, egunean hamabi ordu lan egiten dolar bat baino ez irabazteko, eta eskolara itzul daitezen saiatzen da». Musikak garrantzi handia du, batez ere perkusioak, eta agertokia haima itxurakoa da. Gainera, haurrek kuxinen gainean ikusiko dute antzezlana.

Tartean taldearen “Las dos verdades” izanen da Lleidako jaialdian ikusi ahalko den bertze obra euskaldun bat, «oso gaurkoa, intimista eta txukuna», Pello Gutierrez ordezkariaren hitzetan. «Programatzaileei aurkeztea da obra zabal- tzeko lehendabiziko urratsa, eta Eusko Jaurlaritzaren ekimen horrek lagundu eginen digu», gaineratu zuen.

Ados Teatroaren “El vendedor de tiempo” ere gaurko-gaurkoa da, denbora faltari buruz hausnartzen baitu. «Gastuak ordaintzeko, gustuko ez duen lanean aritzera behartuta dagoen pertsona arrunt baten bizimodua agertzen da. Egun batean, negozio bikaina bururatzen zaio: denbora saltzea», azaldu zuen Garbi Losada zuzendariak. Komedia eta musika dira zortzi aktorek interpretatzen duten lan horren osagai nagusiak. Losadarentzat, aukera ona da Tarregako Azoka Euskal Herritik kanpoko programatzaileek ezagut ditzaten. «Lehenago ere izanak gara, ‘Las mujeres de verdad tienen curvas’ lanarekin. Eta oso pozik gaude izandako esperientziarekin».

Proposamen berritzaile batekin joanen da Gaitzerdi Kataluniara, gizarte zalantzakorraren isla den “Kulunka”rekin. «Estetika desitxuratuaren bidez, kaleko ikuskizun horrek errealitate desitxuratua erakusten du, baita itxuraren eta muinaren arteko kontrastea ere. Kepa Ibarraren aburuz, Fira del Teatre al Carrer irekia eta dinamikoa da, antolamendu estetiko berriak aintzat hartzen dituena; “Kulunka”rentzat aproposa.

Pikor Teatroren “Como como” da kalean aurkeztuko duten bigarren antzezlana. «Sukaldaritzak eta janariak toki garrantzitsua dute komunikabideetan, eta horregatik pentsatu genuen gai horri buruzko obra egitea, janaren bidez bizia alda daitekeela esaten duena», argitu zuen Miguel Olmedak.



Tarrega, un importante escaparate en Europa
GARA

DONOSTIA

Una superproducción de teatro de calle de la compañía alemana Pan Optikum centrada en el mito de Orfeo, explicado a partir de los últimos avances tecnológicos, abrirá el 7 de setiembre la 26ª edición de la Feria de Teatro en la Calle de Tárrega, en Lleida. En este espectáculo, titulado “Orpheus”, que aúna la ópera, la danza aérea y el teatro físico, el público estará de pie en el escenario y acompañará a los actores en su trayecto al infierno.

En esta edición de la feria, que entre el jueves y el domingo convertirá a Tárrega en el escaparate de las artes escénicas más importante del sur de Europa, «habrá grandes descubrimientos» en lo que se refiere a espectáculos, según han anunciado los organizadores. La programación la conforman 80 compañías que ofrecerán 218 funciones: 113 de calle y 105 de sala. Más de un tercio de los espectáculos, «muy visuales y con un lenguaje universal», ha sido considerado por la feria como estreno.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Nuevos capítulos del despropósito judicial
Jendartea
Hiru Sareta censura que la Oficina de la Lengua desatienda la calidad del euskara
Euskal Herria
Testigos internacionales constatan que «se criminaliza la búsqueda de solución»
Euskal Herria
Errazti: «EA es un proyecto definido, claro e importante»
Ekonomia
Agosto aumenta en 2.531 el número de personas paradas en Hego Euskal Herria
Kultura
Kepa Junkera regresa con un disco inspirado en las ciudades y lleno de multiculturalidad
Kirolak
House asume su rol y promete trabajo y defensa
Mundua
La ONU mediará en el canje de prisioneros entre Hizbula e Israel
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss