GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-09-05
Abian da GDF eta Suez bateratzearen gaineko eztabaida

PARIS

Gaz de France eta Suez taldeak etorkizunean bateratzeko funtsezkoa izango den astea hasi da; izan ere, atzo abiatu zuten GDF pribatizatzeko lege-proiektua eta Bruselarekin negoziazioa hastea ahalbidetuko duen eztabaida parlamentarioa.

Nahiz eta ezkerreko oposizioak proiektuari buruzko 100.000 zuzenketa aurkeztu dituen, Ekonomia eta Finantza ministro frantses Thierry Bretonek uste du Estatu frantseseko Asanblea Nazionalak ez dituela oztopoak jarriko bateratzeko. Horiek hala, bateraketarako ezinbestekoa den GDF pribatu bihurtzeko lege-proiektua irailaren 7tik 22ra aztertuko dute diputatuek.

Era berean, bi taldeek aste honetan hasiko dute aktiboak emateko negoziazioa Bruselarekin, Belgikako merkatu elektrikoan eta Estatu frantseseko gas merkatuan lortuko luketen posizio menderatzailea dela-eta.

“Canal Plus” telebista kateari Bretonek adierazi zion lege-proiektua babestuko duen gehiengo parlamentarioa lortuko dutela. Oposizioaren jarreraren gainean, hura «ez dela serioa» esan zuen.

Dominique de Villepinen gobernu kontserbadoreak testua bozketarik gabe onartzea ahalbidetzen duen baliabide konstituzionalari helegitea aurkeztuko dion ala ez ez zuen argitu, hala ere,Bretonek. Oposozioa azkenean «zentzuzkoa» izango dela uste duela esan zuen, eta, hala, azkenean ostegun honetan hasiko den eztabaida ahalbidetuko duela.

Bestetik, Asanblea Nazionaleko Gai Ekonomikoen batzordeko lehendakari Patrick Ollier kontserbadoreak atzo adierazi zuen gobernu kontserbadoreak egitasmoa ezartzeko konfiantza mozioa erabiltzearen aukeraz hitz egin zuela.

Alde horretatik, konstituzioko 49.3 artikulua ezartzearen aukera joan den otsailean aztertu zuen indarrean dagoen gobernuak. Asanblea Nazionaleko eztabaida bertan behera utziko luke hark, eta, ondorioz, bozketarik gabe testua onartuko lukete.

Gobernu batek 49.3 artikulua erabiltzen duenean, testua onartu egiten da, zentsura-mozioa aurkezten ez bada, behintzat; eta hori gehienez ere 24 orduko epean egin behar da.

Hala, Suezek eta GDFk irailaren 6a arte dute aukera proposamenak aurkezteko, baina irailaren 20a arteko epe osagarria erabiliko dute “La Tribune” egunkariak argitu duenaren arabera.

Horrek Bruselaren erabakia urriaren 25etik azaroaren 17a arte atzeratuko luke egunkariak argitu moduan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Nuevos capítulos del despropósito judicial
Jendartea
Hiru Sareta censura que la Oficina de la Lengua desatienda la calidad del euskara
Euskal Herria
Testigos internacionales constatan que «se criminaliza la búsqueda de solución»
Euskal Herria
Errazti: «EA es un proyecto definido, claro e importante»
Ekonomia
Agosto aumenta en 2.531 el número de personas paradas en Hego Euskal Herria
Kultura
Kepa Junkera regresa con un disco inspirado en las ciudades y lleno de multiculturalidad
Kirolak
House asume su rol y promete trabajo y defensa
Mundua
La ONU mediará en el canje de prisioneros entre Hizbula e Israel
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss