DONOSTIA
Titin III.ak eta Goñi III.ak Irujo eta Laskurainen aurka jokatuko dute gaur Lekeition (17.00etan hasiko da jaialdia Santi Brouard pilotalekuan) bertako San Antolin Torneoa. Aspek, beraz, ziurtatuta dauka Lekeitioko lehiaketan azken garaipena.Ikusmin handia sortu du finalak, Titinek eta Irujok elkarren aurka jokatzen duten bakoitzean sortzen den ikusmin bera. Eta ez da harritzekoa. Izan ere, bai Titinek eta bai Irujok oso ongi jokatu dute finalerdietako partidetan.
Triciokoak 22 eta 20 menderatu zituen Olaizola II.a eta Zearra Fernando Goñiren laguntzarekin. Neurketa ona egin arren, amaierako bizpahiru tantok altxarazi zuten jendea eserlekuetatik, bikain amaitutakoak izan zirelako eta Olaizolari sartu zizkiolako.
Irujok eta Laskurainek, berriz, Oinatz Bengoetxea eta Iñaki Otxandorena kanporatu zituzten 22 eta 17 irabazita. Irujok gorabehera dezente eduki zituen arren, neurketa oso ongi amaitu zuen, eta berak hautsi zuen norgehiagoka.
Atzeko koadroetan ere izango da morboa, Goñi atzelari beteranoaren aurka jokatu beharko baitu Laskurainek. Hamabi partida daramatza Soraluzekoak galdu gabe eta baliteke gaur bere udako lehen torneo garrantzitsua irabaztea.