Euskal idazle talde zabala, Eslovenian
BILBO
Gaur eta igande bitartean Eslovenian egingo duten Vilenica International Literary Festivalen euskal idazle talde zabal batek hartuko du parte, EIEk adierazi duenaren arabera.
Irekiera ekitaldian Atxagak hitz egingo du, “Anthology of Basque Literature” liburuaren aurkezpenaren karietara. Ostiralean, berriz, euskarari eta euskal literaturari buruzko mahai ingurua izango da. Bertan, Juan Ramon Makuso, Rikardo Arregi eta Mari Jose Olaziregi egongo dira. Egun berean, Harkaitz Canok, Miren Agur Meabek, Rikardo Arregik eta Kirmen Uribek testuak irakurriko dituzte, arestian aipatutako antologiaren aurkezpen ekitaldian.
|