GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-09-06
Oliba-olioaren prezioa jaitsi egin zen abuztuan
·Joan den hilabetean, entsaladako tomatea eta piper berdea ere merkatu ziren

MADRIL

Oliba-olioaren prezioa %3,96 jaitsi zen abuztuan, eta orain arteko joerari eutsi dio, nahiz eta urtebetean gehien garestitu den oinarrizko janaria izaten jarraitzen duen, %34,09, Industria Ministerioak agertutakoaren arabera. Horiek hala, oliba-olioaren litroa 4,38 euroan saldu zuten abuztuan. Horrez gain, joan den hilabetean bestelako produktu freskoen salneurriak ere jaitsi ziren, hala nola, entsaladako tomatea, ­%1,72 merkatu zen­, piper berdea ­%2,52­, txirla ­%4,08­ edo legatza ­%2,15­.

Udareak garestiago

Beste alde batetik, joan den hilabetean, udareak %5,51 garestitu ziren, bai eta sagarrak %2,21, laranjak %1,57; eta oilaskoaren haragi freskoa, berriz, %1,14.

Ontziratutako produktuei dagokienez, nahiko egonkor mantendu dira, nahiz eta salneurriek igoera eta jaitsiera arinak izan dituzten, oliba-olioarenak izan ezik. Abuztuan, urtebeteko ardo beltzaren prezioa %1,26 merkatu zen.

Aurtengo prezioak joan den urteko salneurriekin konparatuz gero, gehien garestitu den produktu freskoa izokina izan da ­%16,15 igo da­, eta ondoren honako produktuak garestitu dira gehien: zerba ­%14,52­, tipula ­%12,46­, piper berdea ­%12,42­ eta primerako txekorra ­%8,96­.

Merkatu, aldiz, laranjak egin dira gehien. Iaz baino %9,45 gutxiago balio dute aurten, eta ondoren, limoia, urezko udarea eta legatza merkatu dira gehien.

Oliba-olioaren %34,09ko urteko igoerarekin batera beste ontziratutako produktuak ere garestitu dira; olioan dagoen atun argia esaterako ­%10,72­, urtebeteko ardo beltza ­%8,84­, espagetiak ­%7,19­, izoztutako legatza ­%6,07­ eta tomate naturala ­%4,47­.

Iazko salneurriekin alderatuz, aurten gehien merkatutako ontziratutako produktuen artean eskabetxean dagoen muskuilua izan da lehena ­%3,70 jaitsi da­, gari irina ­%3,04­ eta babarrun txuri estra ondoren ­%2,45­.

Industriak argitaratutako elikagaien salneurrien erlazioa aurreko hilabeteko lehen hiru asteen datuekin egiten dute, eta ondoren produktuek gehienetan duten prezioen batez besteko haztatua egiten dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
«Estableceremos un gobierno paralelo, un gobierno legítimo emanado de la voluntad popular»
Iritzia
Validados los comicios irregulares
Euskal Herria
Garzón cita el viernes a un mahaikide y una convocante de la marcha de Altsasu
Euskal Herria
Askatasuna: «El PSOE tiene una actitud canalla»
Ekonomia
El importe medio de las hipotecas en Nafarroa aumenta un 39% respecto a 2005
Mundua
El Tribunal Electoral proclama a Calderón presidente de México
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss