GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-09-06
- Espainiako Itzulia:Euskaltel-Euskadi
Gerrikagoitiak liderren porrota onartu du
·«Gehiago espero genuen; Zubeldiaren eta Mayoren aukerak bertan behera geratu dira»

BILBO

Julian Gorospe taldetik at dela, Gorka Gerrikagoitiak Euskaltel-Euskadiren zuzendaritza hartu du Espainiako Itzulian. Hasiera batean, maila emateko itxaropentsu zegoen gernikarra, baita sailkapen nagusian Iban Mayo, Haimar Zubeldia eta Samuel Sanchez liderrekin lehiatzeko ere. Hamar egunen ostean, berriz, bertan behera geratu da ilusio hori, Samuelek besterik ez baitu maila eman. Horregatik, oraingo helburua «etapak erdiestea» da. Hori lortzeko konfiantza osoa du txirrindulariengan. Atzo, Mayo bera saiatu zen.

Gerrikagoitiak baieztatu duenez, Euskaltel-Euskadiren hasierako helburuak ez dira bete. «Ilusio asko genuen, irteeran taldeko liderrak genituen-eta, Mayo, Zubeldia eta Samuel. Aurreneko hamar egunak igaro dira eta gehiago espero genuen, noski. Mayok eta Zubeldiak zerbait lortzeko itxaropena zuen taldeak. Samuel oraindik hor sartuta dugu eta ikusiko dugu nola moldatzen den; Mayoren eta Zubeldiaren aukerak bertan behera geratu dira».

Sailkapen nagusia ahaztuta, taldearen jomuga etapak erdiestea izango da. «Hain zuzen, ihesaldietan sartzea eta etapa bat erdiestea. Taldea sasoian dugu eta nabarmentzeko aukerak bilatu behar ditugu».

Liderrek ongi erantzun ez duten arren, beste txirrindulariek elastikoa erakutsi dute buruan, Landaluzek eta Antonek, batez ere. «Orain arte gauzak ondo egin ditugu, esaterako, taldeko langileak aurrean izan dira maila ematen. Baina taldeko liderrak egon behar duten lekuan ez daudenean, talde osoak ez du benetako maila ematen. Antonek, Landaluzek eta Isasik oso ondo egin dute lana, baita Perezek ere».

Aukerak

Samuelen aukerak aztertu ditu Gerrikagoitiak. «Samuelek sailkapen nagusia du helburu. Hala eta guztiz ere, ez da erraza izango. Baten batek atzera egiten badu aurrera egiteko aukera izango du. Samuelen ametsa lehendabiziko bostetan sartzea da, baina oso latza dela uste dut. Edonola ere, oraindik saio gogorrak geratzen dira eta ikusiko dugu. Hau da, aurreneko hamarretan sartzeko arazorik ez duela izango pentsatzen dut, egun txarra ez badu behintzat».

Mayo protagonista izan zen atzo, etapa lortzea nahi baitzuen Igorrekoak. Horixe izango du xede, eta Gerrikagoitiak gai ikusten du saioren bat eskuratzeko. «Mayoren xedea itzuli honetan saio bat irabaztea izango da. Hortaz, badakigu ezin duela azken mendatera arte itxaron erasotzeko, bera baino txirrindulari indartsuagoak daudelako. Orain, urrunetik hanka egiten ahaleginduko da, sailkapen nagusian ez duelako aukerarik. Ez dago sasoirik onenean, baina ez dago txarto. Irabazteko gai ikusten dut».

Edonola ere, taldea errepidean nabarmendu egin da denboraldian zehar, baina zortzi garaipen besterik ez du lortu Euskaltel-Euskadik. Izan ere, UCIPro Tourren garaipen gutxien irabazi duen taldea da aurten. «Irabaztea ez da erraza», esan du zuzendari gernikarrak. «Talde guztiek garaipenak pilatu nahi dituzte, noski. Euskaltel-Euskadin hiru-lau txirrindulari besterik ez dugu hori lortzeko eta horiek irabazten ez badute, oso zaila dugu», azaldu du.



«Niretzat ez da lana hemen egotea, eta poztasunez hartzen dut»

BILBO

Espainiako Itzulia hirugarren itzuli handia du zuzendaritzan Gerrikagoitiak. «Hedabideak gainean ditugu eta presioa badugu, baina lasterketa guztietan dugu, UCI Pro Tourrekoak garrantzitsuak dira-eta. Pixkanaka ikasten noa, gauza berriak ezagutzen egunetik egunera», azaldu digu.

Ziur asko, taldean jarraituko du hurrengo urtean bizkaitarrak, Igor Gonzalez de Galdeanok berak iragarri duenez. «Ez dut oraindik berbarik egin, baina taldean jarraitzeko prest nago; datorren urtean nik zuzendari lanetan jarraitzeko prest azaldu dira. Egian esan, talde honetan egotea sekulako aukera da. Horregatik, pozik nago. Gainera, niretzat ogibide hau ez da lana, egia esan, nik ez dut horrela ikusten, asko gustatzen baitzait, eta poztasunez hartzen dut».

Vinokouroven apustua

Euskaltel-Euskadik aukerarik ez duen arren, Espainiako Itzulia ez dago erabakita. Gerrikagoitiak Vinokouroven alde egin du Valverderen gainetik. «Memento honetan, Vinokourov da fabo- ritoa nire ustez; gorantz doa Valverde indartsu den arren. Cuencako erlojupekoan sailkapen nagusia garbiago ikusiko dugu, baita guztien lekua ere. Ez dut uste beste hautagairik dagoenik Espainiako Itzulia irabazteko. Nire hirugarren aukera Gomez Marchante da, baina ez itzulia eskuratzeko».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
«Estableceremos un gobierno paralelo, un gobierno legítimo emanado de la voluntad popular»
Iritzia
Validados los comicios irregulares
Euskal Herria
Garzón cita el viernes a un mahaikide y una convocante de la marcha de Altsasu
Euskal Herria
Askatasuna: «El PSOE tiene una actitud canalla»
Ekonomia
El importe medio de las hipotecas en Nafarroa aumenta un 39% respecto a 2005
Mundua
El Tribunal Electoral proclama a Calderón presidente de México
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss