GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-09-06
- Lekeitioko San Antolin Torneoaren finala
Titinek eta Goņik Irujok aspaldian izan duen egunik beltzena baliatu dute
·Aritz Laskurainek ezin izan du bere hamahirugarren garaipena segidan eskuratu

IRUJO-LASKURAIN 14

TITIN III-GOŅI III 22

DONOSTIA

Titinek eta Goņik irabazi dute Euskal Herrian jokatzen den udako azken torneo garrantzitsua. Bikote beteranoak bederatzi tanto egin zituen segidan partidaren azken txanpan eta 14-13tik 14-22ra igaro ziren zuzen-zuzenean. Irujok egun beltza izen zuen atzo eta Laskurainek ezin izan zuen hamahi- rugarren neurketa jarraian irabazi, nahiz eta ez zuen gaizki jokatu.

Goi-mailako bi finalerdi eta gero, Lekeitioko finalak askoz gehiago ematea espero genuen. Lau pilotariak trakets samar aritu ziren ia lehia osoan eta aurreko koadroetan ere ez zen kalitate gehiegizko tantorik ikusi. Horregatik, eta urteak pasatu arren, Fernando Goņiren eta Titin III.aren irabazle sena da atzoko finalaz egin dezakegun gogoeta aipagarriena.

Pilota mugitzen lanak

Hasiera nahiko aldrebesa izan zuen lehiak. Banako berdinketaren ostean, urdinak 1-5 aurreratu ziren markagailuan. Titinek indartsu ekin zion neurketari eta gorriei kostatu egin zitzaien lekua hartzea.

Titinek bikain amaitu zuen atzean 1-2koa, Irujok bi pilota erraz galdu zituen eta Laskurainek ere bai beste bat. Baina, apurka-apurka Irujo nagusitzen joan zen, eta markagailua estutzen. 4-5ekoa izan zen Iberokoaren tantorik onena txokoan bikain utzitako pilota baten bidez.

Goņik ez zuen pilotarik galtzen, Laskurain larri antzean zebilen, Irujo ere oso gorabeheratsu aukeran eta Titin, beti bezala, ur bizietan arrantzan. 8 eta 12 aurreratu ziren urdinak.

Baina atzelari biei asko kostatzen zitzaien Irujok ateratako pilota astuna mugitzea eta nafarra kantxan zuloak irekitzen hasi zen ohikoa duen kolpea erakutsiz. 14-13an jarri ziren lehen aldiz aurretik gazteak.

Azken txanpa

Ez zen, ordea, Irujoren egunik onena izan atzokoa eta berak galdutako pilota batekin hasi zen Titin eta Goņiren azken partziala. Augustok bi gantxo ikusgarri jo zituen, baina beste tanto guztiak gorriek galdu zituzten. Irujok gehienak, baina baita Laskurainek bakarren bat ere. Titinek atzera bikain jotako sotamano batek eman zuen amaitutzat finala.

Hala, Titin III.ak Gasteizen lortutako garaipenari Lekeitiokoa gehitu dio, eta argi utzi du sasoi betean dagoela.



Emozioa beste bietan

DONOSTIA

Finalak eduki ez zuen emozio guztia jaialdiko beste bi partidek izan zuten. Lehen norgehiagokan Juantxo Kokak eta Oier Mendizabalek 22 eta 21 hartu zituzten mendean Enrique Galartza eta Aitor Elkoro. Neurketak ordubete eta hamar minutu iraun zuen eta 629 pilotakada jo zituzten guztira. Urdinak aurretik ibili ziren markagailuan alde handiekin, baina garaipenak ihes egin zien azkenean. Kokaren lana nabarmendu behar da azken bi tantoak maisutasun ikaragarriz amaitu baitzituen. Jaialdiko hirugarren partidan, berriz, Rober Uriartek eta Xabier Urberuagak 18 eta 17 irabazi zuten. Aurrean Beloki II.a eta Rai izan zituzten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
ĢEstableceremos un gobierno paralelo, un gobierno legítimo emanado de la voluntad popularģ
Iritzia
Validados los comicios irregulares
Euskal Herria
Garzķn cita el viernes a un mahaikide y una convocante de la marcha de Altsasu
Euskal Herria
Askatasuna: ĢEl PSOE tiene una actitud canallaģ
Ekonomia
El importe medio de las hipotecas en Nafarroa aumenta un 39% respecto a 2005
Mundua
El Tribunal Electoral proclama a Calderķn presidente de México
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss