GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-09-06
Inaxi Lazkano Labaka - Jaizkibel konpainiako kidea
Beste behin ere, alardea

Beste behin ere alardeaz eta Hondarribiaz aritzeko parada izatea beharrezkoa deritzot. Udazkeneko ezinbesteko urteroko zita. Askorentzat aspergarria izango dela uste arren, ezin- bestekoa da, azken hamar urteotan herriko jaiek sortu duten gatazka eta konpon ezinari buruz aritzea. Emakume garenok batik bat, behar dugun arte aritzea ona delakoan, nahiz eta errepikapenak dorpekeria dirudien, irtenbideak bilatu gabe, konpondu gabeko gaiak daudela adierazten du eta temati aritzea irtenbide egokien beharren adierazle soila da.

Zeren eta errepikapenak etsipena, nora eza, estrategia berrien beharra eta gauza gehiago ere adieraz litzake. Halere, ziurtasun bati heltzen diot. Hau da, Euskal Herriko emakume askok jakin-min bereziz eta interes handiz Bidasoaldeko gertakariei begiratzen dietela eta inguruan gertatzen diren gertakariekin dugun konpromisoa aintzat harturik, gaiaren inguruan hausnarketa irizpide batzuk aurreratzea onuragarri deritzot.

Gaiak aspertu egiten du jendea eta horrek bere arrazoiak ditu: aspergarria egin da, politiko aspergarriak ditugulako. Irteera kaskar eta tranpaz beteak erabiltzeagatik. Eskaintzen diren ogi apurrekin emakumeen eskubideek bermerik gabe jarraitzen dutelako. Berdintasunerako legeak ez duelako interesatzen. Euskal Legebiltzarreko ebazpen eta goi mailako idatzi dotoreak zertarako? Gure Borja piztia azkarragoa dela dirudi, denen gainetik airoso pasatzen baita. Zertarako hainbeste zinegotzi eta alderdi politiko menpeko? Zertarako eliz agintariak, Jaizkibel konpainia pasatzean atea itxi eta bizkar emateko, joan den urtean egin zuten bezala? Zertarako Emakunde? Urtean behin deklarazioak in situ egiteko. Eta? Emakumeen interesak baino gehiago ez al ditu bere alderdiaren interesak babesten? Bizkartzain eta Ertzaintzaren babesean, denok bezala, paseatzeak beste nolabaiteko irtenbideren bat izango du, ezta? Zertarako dago Arartekoa eta zertarako bere txosten dotore eta aholkuak? Aurten jaso dituzten kexuak kontatu dituzte. Zenbaitzuk irregulartasunik dagoen aztertzeko multzoan jarri eta lanean ari omen. Guk, hemendik ikusten dugunarekin, irregulartasunez beteriko gatazka txiki honekin, oso ondo irudikatzen dugu nola funtzionatzen duten politikako alor desberdinek. Hitzak eta deklarazio publikoak eta polizia.

Iaz, Ararteko buruak egin zituen adierazpenak ilusio pittin bat piztekoak ziren: «hurrengo egunetik bertatik, lanean jarri behar» zela zubiak eraikitzeko edota bitarteko bila. Eta? Zer pauso zehatz ikusi da gatazkari irtenbide bat emateko? Zertarako balio izan dute, urtean zehar, alderdietako politiko eta goi mailako emakume politikoekin egindako batzarrak? Irabazle ustekoen irribarre faltsua pizteko. Entretenitzeko, luzapenetan aspertzeko, ilusio faltsuak egiteko, loarazteko eta batik bat zerbait egiten den itxura emateko.

Batzuek uste dute urtez urte kalean egotea, urtero desfilatzen saiatzea, lorpen bat izan dela. Jendea, herria, nolabait ere onartzen hasia dela eta laster emakumeek jaietan normaltasun osoz parte hartuko dutela ere esaten da. Hori oso garrantzitsua da, baina bitartean, egiten den politika oso arriskutsua dela deritzot: gauzak aldatzen ari direla sinesten dugun bitartean, «aurrera goazen ilusioak» benetako ibilbidea oztopatzen duela uste dut. Horregatik ere, askotan somatzen duguna zera da; hasitako tokian bertan, zirkuluaren bueltan biraka bezala gabiltzala. Nola ziurta dezakegu desioa gauzatze bidean goazen ala ez? Nola jakin pauso txikiak aurrerapausoak direla eta ez zinta mekanikoan kirola egiten den bezala; ibili eta ibili beti toki berean gaudela?

Urtea, egia esan, bare samar igarotzen da eta jaiak hurbiltzean dena zorrozten dela dirudi. Adostasun isil bat nabaritzen da, herritar asko, bakoitzak bere posizio edo leku batean lerrotzeko agindua jaso balu bezala, portaera aldaketa somatzen da, geldi egote arraro bat. Ordenatu edo antolatu ezin diren sentimenduak pizten balira bezala. Baina, egun berezi hauen biran, ezin ulertzeak eta indar basatiak pilaturik bezala, arrazoitu ezinezko gertakariak balira bezala, indarkeria airean somatzen da: begiradetan, keinuetan, isiltasunetan, hitz eta esaldi motz espontaneoetan; «ez nakela urte osoan hitz egin» eta antzekoen bidez jendea irmoki itzultzen da bere posizio ideologiko eta bere irizpide jakinetara.

Joan den urtean Ararteko buruari jaurti zitzaizkion irainek ez dute inolako erantzunik izan. Herri xumeak, emakumeok eta Jaizkibel konpainiakoek inola ere ez dute tratu txar hori merezi eta moztu egin behar dira irain, mehatxu, neurriz kanpoko kontrolak, plastiko beltzezko tunel eta pankarta erasotzaileak. Eta guztia egun argitan. Herriko irudia hankaz gora eta... Zer egin, ordea, geldiarazteko? Nork egin behar du hemen justizia? -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
«Estableceremos un gobierno paralelo, un gobierno legítimo emanado de la voluntad popular»
Iritzia
Validados los comicios irregulares
Euskal Herria
Garzón cita el viernes a un mahaikide y una convocante de la marcha de Altsasu
Euskal Herria
Askatasuna: «El PSOE tiene una actitud canalla»
Ekonomia
El importe medio de las hipotecas en Nafarroa aumenta un 39% respecto a 2005
Mundua
El Tribunal Electoral proclama a Calderón presidente de México
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss