GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-06
Bilgune Feministak zalantzan jarri du erakundeek alardean duten eragina
Euskal Herrian lan egiten duten erakundeek alardearen aferan duten jokabidea «kezkagarria» dela adierazi du Bilgune Feministak. Emakumeen aurkako diskriminazioa gainditzeko «neurri errealak» hartu beharrean gomendioak ematera mugatzen direla gaitzetsi eta, hartara, berdintasunaren esparruan izan dezaketen eraginkortasuna galtzen ari direla adierazi dute. Ostiralean berdintasunaren aldeko ekimenean parte hartzeko dei egin diote gizarteari.

DONOSTIA

Hondarribiko alardean emakumeei egiten dieten bazterketa gogor salatu zuen atzo Bilgune Feministak, eta azken hamarkadan gertatu den moduan, aurten eta hurrengo urteetan ere arazoak bere horretan iraungo duela ziurtatu zuen. Euskal Herrian lan egiten duten erakundeei egotzi zien alardean berdintasunik ez egotearen ardura.

«Emakumearen eta jendartearen diskriminazioaren aurkako instituzioek beren eraginkortasuna eta behartze maila zalantzan jartzen ari dira alardearekin. Ez dugu uste beren gomendioekin hau guztia ebazteko aukerarik dagoenik, eta, agian, manifestaziora lehendabiziko postuan joango direla esateari utzi beharko liokete eta manifestaziorik ez egiteko neurri errealak hartzen hasi beharko lukete», adierazi zuten emakume taldeko kide Izaskun Guarrotxenak eta Maite Segurolak.

EAJ, PSE eta Berdintasun Legea

Iragan den ekainean EAJko zenbait ordezkarirekin bilkura egin zutela azaldu zuten eta, horiek konpromisorik hartu ez bazuten ere, Hondarribiko eta Irungo alardeko «egoera aldatzen joango den borondatea» helarazi omen zieten. Bilguneko kideen iritziz, Lakuako Gobernua eta Hondarribiko Udala nagusiki EAJren agindupean egon arren, jarrera ezberdina hartu dute alardeari dagokionez.«Argi ikusten ari gara Berdintasun Legea sustatu duen alderdi politikoko kide den Hondarribiko alkateak ez duela inondik inora alarde mistoaren gainean duen jarrera aldatzeko asmorik. Gainera, oztopoak jartzen ari da alarde publiko eta misto bat egiteko», ziurtatu zuten. EAJrekin ez ezik, PSE alderdiarekin gauza berbera gertatzen dela azaldu zuten Bilguneko kideek, eta Irungo alkate Jose Antonio Santanok (PSE) izandako jokabidea ere gaitzetsi zuten: «Nahiz eta legeari baietz esan, alardeak bere horretan jarraituko zuela adierazi zuen; horrek ere ez zuen Berdintasun Legea bete». Horiek hala, alderdi horiek legea «egoki etortzen zaien uneetan soilik» aplikatzen dutela adierazi zuten.

Emakume eta Gizonen Defendatzailearen jarrera kezkagarria dela esan zuten Bilguneko kideek. «Alardeari buruzko adierazpen eta ekimenik egin gabe jarraitzen du. Oraindik larriagoa iruditzen zaigu, Hondarribian zer gertatuko den jakinda, prebentziorako neurririk ez jartzea», adierazi zuten. Alde horretatik, uda hasieran publizitate sexista zela-eta Media Markti isuna jarri ziotela azaldu zuten, eta alardearekin gauza berbera egingo duten galdegin zieten:«Pentsatu nahi dugu alarde tradizionala sustatzen duen elkarteak ere ez direla isunik jaso gabe geratuko».

Azkenik, Emakundek gatazka honetan jokatzen duen papera ere aintzat hartu zuten Bilgune Feministako kideek, eta, adierazi zutenez, erakunde hori gomendio zerrenda bat igortzera mugatu da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
«Estableceremos un gobierno paralelo, un gobierno legítimo emanado de la voluntad popular»
Iritzia
Validados los comicios irregulares
Euskal Herria
Garzón cita el viernes a un mahaikide y una convocante de la marcha de Altsasu
Euskal Herria
Askatasuna: «El PSOE tiene una actitud canalla»
Ekonomia
El importe medio de las hipotecas en Nafarroa aumenta un 39% respecto a 2005
Mundua
El Tribunal Electoral proclama a Calderón presidente de México
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss