DONOSTIA
Asteburua etortzearekin bat, eta eguraldiak laguntzen badu, Egiak prest behar du jendea erruz hartzeko. Hala izaten da Porrontxoetan. Ez alferrik, prestatu duten egitaraua edonor kontentatzeko modukoa da, txiki zein handi, bertako nahiz kanpoko. Goizean etxeko txikienek hitzordu polita daukate Gladys enea parkean. Amalur taldeak prestatuko dituen jolasetan aritzeko aukera izango dute, eta indarrak berritzeko txokolatea izango dute, gainera.Helduxeagoek nahiago izaten dute gau partea jana eta edaria elkartzeko, eta horretarako daukate prestatuta koadrilen afaria 21.00etan; hori bai, «konpletoa», kafea eta koparekin. Apropos, beraz, Kupela taldearen erromeriara bertaratzeko. Eta nola afariak ez duen gau guztirako ematen batez ere lo egin gabeko gauetan, bihar goizaldeko 7.00etarako oilasko jatea prestatu dute.
Bihar Porrontxo jaien azken kondarrak ondo aprobetxatzeko eguna izango da. Goizaldean sagardo dastaketa eta jota kantuak nahastuko dira, eta, nola ez, ondoren herri bazkaria. Gastronomia hitzordu ugari Egiako auzoan dituztenak. Beste bat 19.00etan izango dute sardina janarekin, eta ordu berean izango da Trikitizio taldearen erromeria. Porrontxinen azken orduak izango dira, 22.00etan erreko baitute, aurtengo jai egitarauaren azken lerroekin batera.
A.M.
DONOSTIA Egiako Porrontxo jaien historia ez da atzo goizekoa, dagoeneko 26 urte pasatu baitira lehenengo festa haietatik. Joan den urtean, eta 25. urtemuga zenez, jaien historia errepasatzen duen DVDa prestatu zuten hainbat auzotarrek. Argazki zaharrak eta jaien aurreko urteetako irudiak elkartuz prestatu zuten muntaia. Horrez gain, beste DVD bat prestatu dute joan den urteko jaietako irudiekin. Hartara, bata zein bestea erosteko aukera izango da egunotan Plaza Handin Jai Batzordekoek jarriko duten postuan. Porrontxo jaietako kamisetak eta bestelako materiala izango da bertan.
Egitaraua
Larunbata 16
8.00: Jatorrenak txaranga
10.00: Gladys enean haurrentzako jokoak Amalur taldearekin
11.00: Triki-poteoa trikitilariekin
16.00: Eskubaloi txapelketa
16.30: Kantauri txaranga
16.30: Buruhandiak eta erraldoiak
17.30: Haurrentzako tailerrak
19.00: Antzerkia
20.30: Haurrentzako zezensuzkoa
21.00: Koadrilen afaria
22.30: Kantauri txaranga
23.00: Dantzaldia Izotz taldearekin Plaza Handin
00.30: Porrontxo, Porrontxa eta Po- rrontxin kalejiran
1.30: Kupela taldearekin Erromeria Tejerian
2.00: Incansables txaranga
7.00: Oilasko jatea
Igandea 17
8.30: Jatorrenak txaranga
10.00: Eskupilota eta pala txapelke- tako finalak
12.00: Jotak. Voces Navarras taldea
12.30: Sagardo dastatzea Plaza Handin
14.30: Herri bazkaria Plaza Gorrin
17.00: Koadrilentzako jokoak
19.00: Sardina jatea Plaza Handin
20.00: Incansables Txaranga
21.00: Koadrilen kalejira
22.00: Jaien bukaera. Azken traka eta Porrontxinen erretzea