GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-09-16
Floren Aoiz
Del Burgoren agurra

Jaime Ignacio Del Burgok iragarri du politikagintza utziko duela. Kasu, ez ospatu sobera goiz! Diputatu izateari utziko dio, baina betiko obsesioaz jarraituko du. Beharbada gaitzerdi izanen dela pentsatuko duzue, baina ni, bere liburu gehienak irakurri behar izan ditudanez, ez naiz iritzi horretakoa: egun osoa libre baldin badu idazteko...

Zergatik orain, berriz? Berak esan du bizitzaren une bat bukatu dela eta abar. Ez du esan, alta, pentsiorik handiena ziurtatu ondotik hartu bide duela erabakia, eta ez ditu aipatu UPNren barne lehiak. Pertsonaiaren ibilbidea ezagututa, sosari dion maitasun sutsua eta bere kideen artean etsaiak bilatzeko ahalmena aintzat harturik, uste dut Jaime Ignaciok aitatzen ez dituen arrazoiek garrantzia izan dutela bere jubilazio honetan.

Jaime Ignacio Del Burgo oso polemikoa izan da, baita eskuinaren barnean ere. Bere aitaren eskutik Diputazio frankistaren inguruan eta enpresa munduan karrera egiten zuelarik, bazituen trepatzat jotzen zuten eskuineko lagunak. Gerora, Navarra foral y españolaren defendatzailea izan da, baina beti eskua luzatuta, sariaren eske, eta parte hartu duen talde guzietan liskarrak sortarazi ditu. Nafarroako Diputazioaren buru zen bere eskuineko kideek FASAren auzia aurpegiaren kontra bota ziotelarik, eta Aizpunekin izandako borrokak izugarriak izan ziren. Ez da belarria gehiegi zabaldu behar UPNkoei entzuteko oso ongi zegoela Madrilen, eta ez egiten zuen lanagatik, baizik eta urruntasunak ematen zien lasaitasunagatik.

Nafar eskuinari asko kostatu zitzaion zatiketa gainditzea, eta horregatik biziki zaintzen ditu barne arazoei buruzko adierazpen eta mezuak, UPNko bozeramaileek Del Burgoren agurrari buruz esan dutenak erakusten duenez. Baina goraipen horiei zurikeria usaina darie. «A zer pena!» alde batetik, «ireki xanpain botila!» bestetik, beharbada? Mutur horietara iritsi gabe, begi bistakoa da eskuindar batzuk pozik daudela Del Burgok politikagintza uzteko asmoa argitaratu duelako.

Del Burgok irudi operazio bilakatu du bere agurra, bere buruaren saltzaile ona delako. Pozik doala dio, bere helburuak bete dituelako, baina berak ere ez du sinesten. Porrot egin du, bere aitak porrot egin zuen bezala, Nafarroa ez baita 1936ko uztailekoa, eta Foru Hobekuntzaren txiringitoa pipiak janda dagoelako. -


Floren Aoiz - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Raúl Castro reclama la unidad del NOAL y su derecho al desarrollo y a la vida
Euskal Herria
Sectores de EA no se resignan a ir en solitario
Ekonomia
«Vamos a competir de tú a tú con Movistar y Vodafone a partir de 2007»
Kirolak
Arrieta logra la tripleta vasca en su mejor día
Euskal Herria
Familiares y abogados de presos convocan hoy en cinco capitales
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss